247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskala, Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Eska-Zaraitzuko Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2013ko abenduaren 12an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa, Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Nabaskozen, 2013ko abenduaren 13an.–Mankomunitateko burua, Cruz M. Moriones Uriz.

Iragarkiaren kodea: L1317575