247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Lan-kontratudunak funtzionario bilakatzea

Bortzirietako Hiri-Hondakin Solidoen Mankomunitateak, 2013ko abenduaren 13an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Bortzirietako Hiri-Hondakin Solidoen Mankomunitateak, 2013ko uztailaren 15ean eginiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea lan-kontratudun finkoak Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzeko prozesuari, 2013ko maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legean ezarritakoaren babespean; Foru Lege horren bidez Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzen da.

Ikusirik aurkeztutako eskaera, kontuan harturik plantilla organikoa eta ikusirik Idazkaritzak eginiko txostena, erabaki da:

Lehenbizikoa.–Erabakitzea 1. eranskinean agertzen diren langileen sarrera Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan, adierazirik lanpostua, maila, antzinatasun onartua eta bakoitzari dagokion funtzionario gradua.

Bigarrena.–Funtzionario bilakatzen diren langileek segituko dute orain arte aplikatzen zitzaien sistemarekin gizarte segurantzari eta aurreikuspen sozialei dagokienez, eta orobat segituko orain arte betetzen zuten lanpostuari atxikirik.

Hirugarrena.–Langile hauei aplikatzeko zaizkien ordainsariak izanen dira Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuan eta hura garatzen duten xedapenetan funtzionarioendako ezartzen direnak.

Laugarrena.–Sarrera egiazki gertatuko da 2013ko azaroaren 20an.

Borzgarrena.–Ebazpen hau interesdunei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hauek adierazirik: lanpostua, maila, antzinatasun onartua eta bakoitzari dagokion funtzionario gradua, zehazten den eranskinaren arabera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko maiatzaren 29ko Foru Legearen 6.2. artikuluan aurreikusia bete beharrez.

Etxalarren, 2013ko abenduaren 16an.–Mankomunitateko burua, Miguel María Irigoien Sanzberro.

1. ERANSKINA

IZEN-DEITURAK

LANPOSTUA

MAILA

ANTZINATASUNA

FUNTZIONARIO GRADUA

Ramona Olaciregui Michelena

Administrari Ofiziala

C

1991/05/01

4

Iragarkiaren kodea: L1317478