Iragarkia
247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Hiri hondakin solidoen kudeaketaren zerbitzua finantzatzea arautzen duen ordenantzan, 2014rako.
Behin betiko onespena
Iruñerriko Mankomunitateko Batzarre Nagusiak, 2013ko urriaren 29an egindako bileran, diru-sariak Arautzeko Ordenantzaren behin-behineko oneste erabakia hartu zuen, 2014. urteko ekitaldirako (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, izan ere 2013ko azaroaren 5eko 213. zenbakian).
Uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak moldaturikoa, arau harturik, eta publikoari erakusteko epea iraganik alegaziorik aurkeztu ez delarik, agintzen da haren testu osoaren argitaratzea, dagozkion ondorioak sor ditzan.
Iruñean, 2013ko abenduaren 16an.–Mankomunitateko burua, José Muñoz Arias.
HIRI HONDAKIN SOLIDOEN KUDEAKETA ZERBITZUA FINANTZATZEA ARAUTZEKO ORDENANTZA
Aplikazio eremua
1. artikulua. Ordenantza hau, Iruñerriko Mankomunitatean integraturik dauden Udalen lurralde barrutietan aplikagarria izanen da, baldin eta zerbitzua egiazki burutzen bada.
Estatutuen 9. artikuluaren araberakoan, Mankomunitateak bere zerbitzuak udal eremuaren zati batean –Kontzeju batean edo zenbaitetan– ematen ditueneko kasuetan, honako Ordenantza zerbitzu-prestazioa egiten deneko Kontzejuen eremuetan soilik izanen da aplikagarria.
Emandako zerbitzuak
2. artikulua. Ematen diren zerbitzuak, Ordenantza honetan arautzen diren zerbitzu eta jardueren erabilpena egin edo egin ahal izatearen kariaz zehazten dira. Direlako zerbitzu eta jarduerak, dagozkien diru-sariak sorrarazten dituztenak, ondoan zerrendatzen diren hauek dira:
1. Hiri hondakin solidoen nahitaezko harrera, bilketa, garraioa eta ondoko balioztapen edo hustuketa zerbitzuen eskuragarritasuna edota erabilpena, Hiri Hondakinei buruzko Legearen eta Iruñerriko Mankomunitatearen H.H.S.-en Kudeaketa Arautzeko Ordenantzaren kariaz sortzen direnak.
2. Ondoko zerbitzuen prestazioa:
a) HH-en balioztapen eta ezabapen instalakuntzetan hondakinen harrera.
b) Hildako etxeko animaliak jasotzea, garraiatzea eta deuseztatzea.
Ordaintzera behartuak
3. artikulua. 1. 2. artikuluaren 1 atalean definitutako zerbitzuei dagozkien diru-sariak ordaintzera beharturik daude pertsona fisiko zein juridikoak, hala nola egoneko herentziak, ondasun elkargoak eta beste entitateak, izaera juridikoa izan gaberik ere, baldin eta, ezarpengarri diren unitate ekonomiko edo ondare berezitua osatzen badute, edozein tituluren kariaz etxebizitza, lokal, establezimendu edo zentrorik erabiltzen badute, eta haien onura edo mesederako zerbitzua modu orokor eta beharrezkoan ematen edo prestatzen bada. Onuraduna ezaguna ez den kasuetan, direlako higiezinen jabeak izanen dira ordaintzera behartuak, haiek kuotak dagokien onuradunengana berrezarri ahal dituztelarik.
2. 2.2 artikuluan ezarritako prestazioak direlakoetan, ordaintzera behartuak izanen dira honakoak:
2.2.a) artikuluaren arabera emaniko zerbitzuak. Hondakinak Tratamendu Zentroan jasotzea eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak.
2.2.b) artikuluaren arabera emaniko zerbitzuak. Zerbitzua ematea eskatzen dutenak. Ez dira zerbitzu honen ordaintzera beharturik egonen Mankomunitatean integratuta dauden entitate lokalak.
Kuotaren oinarria
4. artikulua. 1. 2. artikuluaren 1. atalean aipaturiko zerbitzuaren kasurako, kuota zehazten deneko oinarria, era orokor batez, I. eranskinean ageri diren erabilpenaren araberako tarifa multzoetako ondasun higiezinen katastro-balioen batura izanen da, Nafarroako Hiri Aberastasunaren Erregistro Fiskaleko datuen arabera.
Ondasun higiezinen bat delako Erregistroan balioztaturik ez dagoen kasuan, 6.1 b) artikuluan ezartzen denari jarraituko zaio.
“Hondakin sortzaile handien” kasuan, halakotzat hartuko baitira bi edukiontzi edo gehiago behar izaten dituzten ordaintzaileak, oinarria edukiontzien edukiera erabilgarriari eta bilketa maiztasunari dagokiona atxikiko zaie.
Bilketa konpaktazio gabeko kaxa bitartez egiten den kasuetan oinarria biltzeko diren kaxen kopuruarekin bat etorriko da.
Bilketa pneumatikoaren arloan merkataritza-hondakinak uzteko txartelaren kopia bat eskatzen bada txartela galdu delako, oinarria izango da eskatutako txartelaren ale bakoitzeko.
2. 2. artikuluaren 2,a) atalean aipaturiko zerbitzuaren kasurako, oinarria isurkinaren pisua izanen da.
3. 2. artikuluaren 2,b) atalean aipaturiko zerbitzuaren kasurako, oinarria hildako animalia ale bezainbesteko izanen da.
Tarifak
5. artikulua. 1. 2.1 artikuluan bildua den zerbitzuaren kasuan, eta erabilerari dagokion koefizienteaz zuzenduriko bere oinarriaren gainean, I. Eranskinean erabilera bakoitzarentzat ezarri den tarifa aldakorra aplikatuko da, kuotaren zati aldakorra izanik. Hau ez zaie aplikagarri “hondakin sortzaile handiei”.
2. 2.2 artikuluan aipatzen diren zerbitzuen kasuan oinarriei Eranskineko H eta I ataletan ageri diren tarifak aplikatuko zaizkie.
Kuota
6. artikulua. 1.a) 2.1 artikuluan aurreikusten den zerbitzurako aterako den kuota osoa, zati aldakorra eta I. Eranskinean ageri den kuota finkoaren batura izanen da. Ezin izanen da ezein kasutan ere kuota osoa erabilpen bakoitzeko kuotaren zenbatekoa baino handiagoa izan.
“Hondakin sortzaile handiek” kuota bakarra ordainduko dute, zenbatekoak I. Eranskinean agertzen baitira.
b) Zergapeko hiri-unitateei Hiriko Lurralde Kontribuzioaren ondorioetarako oinarri zergagarririk atxiki ez zaien kasuan, aterako den kuota, tarifa aldaezina eta Eranskinean ageri den tarifa aldakorraren batura izanen da, ezarritako erabilpenen arabera.
2. 2.2 artikuluan bilduak diren zerbitzuendako kuota aurreko artikuluan aipatzen diren tarifak aplikatzearen kariaz sortzen dena izanen da.
7. artikulua. Kasu bakoitzean aterako den kuotari legeek une bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko zaizkio, haiek ezartzen dituzten era eta baldintzetan.
Sortzapena
8. artikulua. 1. 2.1) artikuluan aipatzen diren zerbitzuendako ezarririko diru-sariak lauhileko natural bakoitzeko lehenengo egunean sortuko dira.
Zerbitzua jasotzen hasten diren erabiltzaileentzat, zerbitzua jasotzen hasten direneko egunean gertatuko da sortzapena, nolaz eta ordaintzera beharturik dagoenak bakarrik fakturazio-epea bukatzen den arteko egunei dagokiena ordain dezan.
Bilketa pneumatikoaren arloan merkataritza-hondakinak uzteko txartelaren kopia bat eskatzen bada txartela galdu delako, prezioak eskaeraren unean sortuko dira.
2. Gainerako beste zerbitzu guztiengatik ezartzen diren diru-sariak, interesdunak eskaera egiten duen momentuan edo zerbitzuaren prestazioa burutzen denean (2.2 b art.).
Ordainerazpena
9. artikulua. Ordenantza honen bidez erregulatzen diren diru-sariak hilabeteko edo lauhilabeteko alditan ordainaraziko dira. Bilketa pneumatikoaren arloan merkataritza-hondakinak uzteko txartelaren kopia bat eskatzen bada txartela galdu delako, prezioak sortzen diren unean ordainaraziko dira.
Diru-bilketa
10. artikulua. 1. 2.1 artikuluan aurreikusten diren zerbitzuak emateaz sortzen diren zorrak “jakinerazpen gabekotzat” kontsideratuak izanen dira, zerga-ordaintzaile errolda batetatik sortuak direlako.
2. Ordenantza honetan artikuluan aurreikusten diren diru-sariek sortzen dituzten zorrak, behin eta 9. artikuluak aurreikusitakoaren arabera ordainaraziak, ordaindu behar direneko lauhileko naturaleko lehen hilabetearen lehenbiziko egunean jakinarazitzat emanen dira. Data horretatik aurrera hilabeteko epea kontatzen hasiko da, ordainketa egiteko.
3. Ezarritako epean ordainduak ez diren diru-sariei dagozkien zenbatekoak legezko urteko interes-tasa aplikatzetik sortzen den kopuruan gehituak izanen dira.
Korrituei dagokien zenbatekoaren sortzapena borondatezko ordainketa epea amaitzen den egunean gertatuko da, eta borondatezko ordainketa epea amaitzen den hilabetearen ondokoaren azken egunetik aitzina ordainaraziko dira.
Berantze-korrituak ez zaizkie aplikatuko beren jarduerak lege-ordenamendu pribatuari egokitu behar duten Administrazio Publiko, Erakunde Autonomo eta zuzenbide publikoko Entitateen zorrei.
11. artikulua. Zorren ordainketa ondoko eran bete ahal izanen da:
a) Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboendako, beraiek seinalatutako Banku edo Aurrezki Entitatean eta kontuan zordunketa bidez.
b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboendako, edota helbideratua izan arren edozein arrazoirengatik zorrak bete gabe geratu diren kasuetan, SCPSAren Bulegoetan.
12. artikulua. Nahiz eta 8.1 artikuluan ezarritakoa hala izan, eraikina erabiltzearen eskubidea deuseztatzeak sortzapen eskubideak ezabatuko ditu, eta, hala, iraungipen dataz ondorengo egunei dagozkien ordainarazitako eta ordaindutako diruak ordaintzera beharturik dagoenari itzuli beharko zaizkio.
XEDPEN IRAGANKOR BAKARRA
Kuota aldakorra kalkulatzeko 2013ko ekitaldi osorako, katastroko baliotzat hartuko dira 2012ko abenduaren 31n indarrean daudenak.
Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Zerga Erregistroan edo zerbitzuan sartzen diren gehitze berrien kasuan, kuota aldakorra kalkulatzeko oinarritzat hartuko da gehitzea egiten den unean ondasunak duen katastroko balioa.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Ordenantza honek 2014ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
I. ERANSKINA
I. Hiri hondakin solidoen kudeaketa zerbitzua, nahitaezko harrerapekoa
A. Erregimen orokorra –urteko tarifak– zenbatekoak eurotan.
ERABILPENAK | KOEF. ZUZ. | KUOTAREN OINARRIARI APLIKATZEKO TARIFA ALDAKORRA | KUOTA FINKOA | KUOTA MAXIMOA |
1 | 1 | %0,080 | 35,52 | 102,63 |
4. Etxebizitzak (*). 96. Estudioa. 92. Landetxea (**). | ||||
(*) Koefiziente zuzentzaileak udalerrika aplikatuz (II Eranskina). (**) Tarifa hori izanen da baldin eta hondakinen bilketa egiten bada 300 metroko edo gutxiagoko distantzia batean, jabetza pribatuaren eta publikoaren arteko mugatik. | ||||
2 | 2 | %0,156 | 221,57 | 732,45 |
9. Lokal komertzialak, | ||||
3 | 4,25 | %0,156 | 221,57 | 1.310,02 |
9. Elikadura lokal 30. Kasinoa. 34. Festa aretoa. 43. Jatetxea. 44. Kafetegia, taberna. 42. Egoitza. 55. Ospitalea. 56. Klinika. 59. Kuartelak. 60. Kartzelak. | ||||
4 | 1 | %0,156 | 221,57 | 1.310,02 |
41. Ostatua. 45. Pentsioa. | ||||
5 | 1 | %0,156 | 221,57 | 2.729,10 |
10. Industria lokalak. 12. Industria pabiloia. 13. Industria biltegia. 14. Aldatoki eta jantokiak. 61. Tren geltokia. 62. Bodega kooperatiba. 87. Garaje egoitza. 90. Zerbitzu estazioa. 93. Laborategia. 94. Autobus geltokia. | ||||
6 | 1 | %0,121 | 102,62 | 913,88 |
3. Jarduera ekonomikorik egiten deneko etxebizitzak. 17. Bulegoak. | ||||
7 | 1 | %0,121 | 41,44 | 228,18 |
7. Erabiligabekolokalak. | ||||
8 | 0,25 | %0,121 | 41,44 | 102,63 |
18. Bulego publikoa. 19. Udaletxea. 20. Auzitegia. 27. Liburutegia. 28. Museoa. 29. Kultur etxea. 49. Kulturako erlijio etxeak edo eguneroko erabilpenekoak. 91. Alderdi politikoen egoitzak. | ||||
9 | 1 | %0,121 | 174,10 | 732,45 |
21. Unibertsitatea. 22. Institutua. 23. Lanbide eskola. 24. O.H.O. eskola. 25. Ikastetxea. 26. Haurtzaindegia. 31. Antzokia. 32. Zinemategia. 33. Auditorioa. 35. Zezen plaza. 36. Estadioak. 37. Polikiroldegiak. 53. Babes etxea. 46. Elkarteak. 54. Seroretxeak. 57. Anbulatorioa. 58. Sorostokia. | ||||
B Pentsioa edo errenta jasotzen duten eta diru-behar handiko egoeran daudenendako kuota berezia.
Ordenantza honetan arautzen diren etxeko edo etxeko-ureztatzeko tarifetako hornidura eta saneamendu zerbitzuak emateari aplikatzekoak zaizkion prezioen kuota osoa era orokorrean aplikagarria den kuotaren %10 aplikatzetik sortzen den kantitatea bezainbestekoa izanen da, kasu hauetan:
a) Ordaintzailea Gizarte Segurantzaren pentsio baten onuraduna denean, edota Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziak, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak edo Gizarte Segurantzak diru-behar handiko egoeratzat jotako batean egoteagatik onetsitako prestazio baten onuraduna denean, zenbatekoa Efektu Anitzetarako Errenta-Adierazle Publikoa, indarreko EAEAPa, bider 1,25 ateratzen den kopurua gainditzen ez duela, edota ezkontide edo gisa bereko bizikidea duenean 1,50 aldiz delako EAEAPa, bion diru sarrerak baturik, gainditzen ez duela. Ezkontidea edo bizikidetza harreman analogoko pertsona ez den beste ezein familia zamarik izanez gero (ahaidetasun edo odolkidetasun bigarren gradu arteko senitartekoak). Aipatutako diru-muga horiei familia unitateko pertsona bakoitzagatik delako EAEAPa 0,26 aldiz gehituko zaie.
b) Ordaintzaileak ez duenean diru-sarrera ekonomikorik eta gizarte zerbitzuek justifikatu dituztenean premia ekonomiko bereziko egoeraren arrazoiak.
c) Ordaintzailea sartuta dagoenean administrazio desberdinek garatutako enplegu sozial babestuko edo gizarteratzeko eta laneratzeko programetan.
Ezin izanen dute tarifa honetaz baliatu, aurreko baldintzetako bat bete izanik ere, urteko kopurua EAEAPa bider 1,25 baino handiagoa batzen duten beste diru-sarrera gehigarriak jasotzen dituztenek, eskatzailearen eskutik zein etxebizitza berean bizi direnen eskutik, familia unitatetzat hartuta eskatzailearekiko odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren gradua arte. Halaber, eskatzailearen edo bizikideen ondare higigarri zein higiezina ez da 24.000 euro baino handiagoa izanen, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.
Eskatzaileek ondokoak aurkeztu beharko dituzte:
1. Eskaera.
2. Eskatzailearen eta bizikideen ondasunak eta diru-sarrerak egiaztatzen dituzten dokumentuak edo halakorik ez dagoela.
3. Udal erroldatik eratorritako Bizikidetza egiaztagiria.
Nolanahi ere, tarifa honen onuraduna ur hornidura eta saneamenduko kontratuaren titularra izango da edo ezkontidea edo bizikidetza harreman analogoko pertsona eta soil-soilik aplikatuko zaio familia unitatearen ohiko etxebizitzari.
Iruñerriko Zerbitzuak, S.A.k, edozein unetan, tarifa hau emateko eskatzen diren betebeharrak mantentzen direlako egiaztapena egin ahal izanen du, baldintzok betetzeari utzi edo egiaztapenean eskaturiko agiriak ekartzen ez dituzten onuradun guztiei tarifa osoa aplikatuko dielarik.
Ordenantza honetan arautzen diren prezioetarik edozeini dagokion kuota osoa era orokorrean aplikagarri den kuotari % 10 aplikatuz ateratzen dena bezainbestekoa izanen da, ordaindu behar duena Gobernuz kanpoko erakundea denean, eta zerbitzua zuzenki egintza publikorakoa denean, irabazteko asmorik gabea, eta horren xedea bere asmoetarako laguntzak biltzea denean.
C. Sortzaile handiak:
Zerbitzuaren erabiltzaileak bere eskura 1.000 litroko bi edukiontzi edo gehiago baldin badu, eta astean 6 bilketa, ondoan aipatzen diren urteko kuotak aplikatuko zaizkio (balio katastrala edozein delarik ere ezarriko direnak):
1.000 litroko 2 edukiontzi | 2.729,10 euro |
Bitatik gora, 1.000 litroko edukiontzi bakoitzeko | 2.019,58 euro/unitatea |
Edukiontzia beste edukiera batekoa bada (alboko bilketa egiteko edukiontziak), dagokion proportzio-kontua eginen da.
Bilketa era ez-jarraian egiten den kasuetan, –hots, H.H.S.-en bilketa astean sei egunez egiten ez bada–, dagokion proportzio-kontua eginen da.
D. Edukiontzien aldi baterako erabilpena.
EDUKIONTZIA JARRI/JASOTZEA | DESKARGA BAKOITZEKO | |
3.200 l-ko edukiontzia | 96,73 euro | 38,70 euro |
2.400 l-ko edukiontzia | 67,70 euro | 29,02 euro |
1.000 l-ko edukiontzia | 27,08 euro | 12,57 euro |
240 l-ko edukiontzia | 9,20 euro | 4,82 euro |
120 L-ko edukiontzien uztea, 5,52euro/eguneko fakturatuko da.
E. Sortzaile handiak trinkotu gabeko kaxa hertsiren bilketa.
10 m³ arte | 193,46 euro/unitate/bilketa eguna |
5 m³ arte edo zatia | 96,73 euro/unitate/bilketa eguna |
F. Katastro balioztapenik ezean.
Higiezinei balio katastralik atxiki ez zaien kasurako, koadro orokorreko iharduera multzoei dagozkien ondoko kuota aldakorrak ezarriak dira:
Kuota 1 | 32,89 euro |
Kuota 2 | 109,74 euro |
Kuota 3 | 329,08 euro |
Kuota 4 | 219,34 euro |
Kuota 5 | 219,34 euro |
Kuota 6 | 69,87 euro |
Kuota 7 | 32,98 euro |
Kuota 8 | 54,87 euro |
Kuota 9 | 109,74 euro |
G. Tarifa guztiei dagozkien xedapenak:
1. Hondakin unitate sortzaile bakarrean erabilpen mota batzuk sar daitezkeen kasuetan, katastro unitate nagusitzat hartu denaren erabilpen kuota finkoa aplikatuko da. Nolanahi dela, Jatetxe, Festa Areto, Kafetegi Taberna, Hotel, Egoitza, Polikiroldegi, Kasino jardueretarako kuota finkoak kasu guztietan aplikatuko dira, hondakin unitate sortzaile bakar batean sarturik egon arren.
2. Iruñerriko Zerbitzuak, S.Ako ikuskatzaileek aldez aurretik konprobatutakoan, tarifak, kuotak, erabilpena eta ordaintzaileak aldatu ahal izanen dira, hauek errealitateari egokitu ez edota erabilpen edo balio katastralik atxikirik ez duten kasuetan, konprobaturiko erabilpen erreala faktura dadineko moduan. Higiezinaren erabilpen aldaketa egiaztatuko balitz, moldaketa atzerako ondorioz egin liteke, erabilpen aldaketa ziurtatzen den momentutik alegia.
3. Ezarpena dagokien higiezinen kasuan, baldin eta bilketa tokitik 300 metro baino urrutiago egon edota iristeko edo maniobra egiteko zailtasunik badago, Ikuskapen Zerbitzuek iritzia eman eta gero, aplikatuko den tarifa soilik kuotaren oinarriari dagokion tarifa aldakorra izanen da. (I. Eranskina).
4. Erregimen orokorreko Gehienezko Kuota (6.1 art. 1 lerroaldea) 2.729,10 euro izanen da.
H. H.H.S.T.Z.-ko hondakinen tratamendu zerbitzuaren erabilpena:
Lur isurketa | 6,41 euro/t |
Paper eta kartoi besterik ez duten hondakinen tratamendua | 8,02 euro/t |
Plastiko estalki-ontziak besterik ez diren hondakinen tratamendua | 8,02 euro/t |
Beira estalki-ontziak besterik ez diren hondakinen tratamendua | 8,02 euro/t |
Metal hutsez osatutako hondakinen tratamendua | 8,02 euro/t |
Egur hutsez osatutako hondakinen tratamendua | 25,25 euro/t |
Aurrekoak ez diren hondakin onargarrien isurpena, eta bilketa berezitua duten toki-entitatetatik heldu diren hondakinak | 43,84 euro/t |
Erabilitako pneumatikoak, diametroa 1.400 mm baino handiagoa dutenak | 545,41 euro/t |
I. Hildako animalien jasoketa, garraioa eta deuseztapena: 109,08 euro/animalia.
J. Lurpeko edukiontziak.
Urteko kostua honako formularen bitartez zehaztuko da kasu bakoitzean, plataforma jasotzaile bakoitzerako kalkulaturik:
Kostua = 185,01 euro (Fv + Fe + Fc + Fp)
Fv: Maiztasuna, organikoa - gainerakoa frakzioaren asteko bilketa kopuruaz adierazia.
Fe: Maiztasuna, bilgarri frakzioaren asteko bilketa kopuruaz adierazia.
Fc: Maiztasuna, beira frakzioaren asteko bilketa kopuruaz adierazia.
Fp: Maiztasuna, Paper-kartoi frakzioaren asteko bilketa kopuruaz adierazia.
K. Bilketa pneumatikoaren arloan merkataritza hondakinak uzteko txartela galtzea: 3,12 euro/txartela.
II. ERANSKINA
Udalez udaleko koefiziente zuzentzailea
4. Erabilpen Kodeari (etxebizitza) aplikagarria
Adios | 1,03 |
Antsoain | 0,62 |
Añorbe | 1,10 |
Anue | 0,75 |
Aranguren | 0,63 |
Atez | 1,26 |
Barañain | 0,65 |
Basaburua | 1,05 |
Beraskoain | 1,92 |
Beriain | 0,65 |
Berriobeiti | 0,64 |
Berriozar | 0,62 |
Bidaurreta | 1,61 |
Biurrun-Olkotz | 0,91 |
Burlata | 0,73 |
Ziritza | 1,34 |
Zizur | 0,64 |
Etxarri | 1,66 |
Egues | 0,62 |
Eneritz | 0,84 |
Esteribar | 0,76 |
Etxauri | 0,92 |
Ezkabarte | 0,68 |
Galar | 0,79 |
Goñi | 2,10 |
Girgillao | 2,47 |
Uharte | 0,64 |
Imotz | 1,01 |
Itza | 0,80 |
Txulapain | 1,20 |
Lantz | 1,24 |
Legarda | 0,93 |
Muruzabal | 0,90 |
Noain-Elortz | 0,63 |
Odieta | 1,39 |
Olaibar | 1,20 |
Oltza | 0,70 |
Ollo | 1,73 |
Orkoien | 0,75 |
Iruña | 1,00 |
Tiebas-Muru Artederreta | 1,34 |
Tirapu | 1,57 |
Ukar | 0,88 |
Ultzama | 0,91 |
Uterga | 1,01 |
Atarrabia | 0,65 |
Zabaltza | 1,08 |
Zizur Nagusia | 0,62 |
1 baino koefiziente zuzentzaile altuagorik ez da aplikatuko, baldin eta higiezinaren katastro balioa, 2012ko urtealdirako, 50.758,15 euro baino altuagoa bada.
2014ko urtealdia bitartean baloratze-ponentzia berririk indarrean jarriko balitz, delako udalaren koefiziente zuzentzailea gutxitu beharko litzateke, katastro balioak gehitu izan litezkeeneko proportzioan.
Iragarkiaren kodea: L1317550
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
