247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

2014ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zubietako Udalak, 2013ko azaroaren 21ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraituz, aurrekontu hau jendaurrean egonen da 15 egun baliodunez Udal Idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezkotzat jotzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Ez bada erreklamaziorik egiten, onetsitako aurrekontua behin betikotzat joko da eta haren laburpena argitaratzeko tramitea beteko da.

Zubietan, 2013ko abenduaren 13an.–Alkatea, Francisco Michelena Celayeta.

Iragarkiaren kodea: L1317370