247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Aldaketak 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2013ko irailaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2013ko aurrekontuan aldaketa egiteko 12. espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Atarrabian, 2013ko irailaren 12an.–Alkatea, Pedro Gastearena García.

Iragarkiaren kodea: L1317474