2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROZ
2014ko karga-tasak
Urrozko Udalak, 2013ko irailaren 24an egin bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoa bete beharrez, erabaki zuen karga-tasa hauek ezartzea 2014rako:
Zergak:
1.–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,18.
2.–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,20.
3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2.
4.–Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/95 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa: %12.
5.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1. indizea.
Erabaki honek 2014ko urtarrilaren lehenean hartuko du indarra.
Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, orok jakin dezan.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Urrozen, 2013ko abenduaren 17an.–Alkatea, Inaxio Urroz Grajirena.
Iragarkiaren kodea: L1317525