2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
2014ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Ultzamako Udalak, 2013ko abenduaren 4an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2014ko ekitaldiko plantilla organikoa. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriari jarraikiz, harat igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabortz egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia paratuz eta Udal honen iragarki oholean agerian edukita, herritarrek edo interesdunek komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik egin ezean, jendaurreko epea iragandakoan, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.
Larraintzarren (Ultzama), 2013ko abenduaren 4an.–Alkatea, Francisco Javier Tornaría Iguelz.
Iragarkiaren kodea: L1317386