247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Aldaketa, Ultzama aldean “Larraintzarko Benta” gizarte-etxeko aretoak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalaren 7. artikuluan. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2013ko abenduaren 4an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa, Ultzama aldean “Larraintzarko Benta” gizarte-etxeko aretoak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalaren 7. artikuluan. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da erabakiaren hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta hogeita hamar egunean Herriko Etxeko iragarki oholean paratuta, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren testua behin betikoz onetsitakoan, behar den iragarkia eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2013ko abenduaren 4an.–Alkatea, Francisco Javier Tornaría Iguelz.

Iragarkiaren kodea: L1317383