247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Herrilurraren desafektazioa, 6. poligonoko
125. lurzatian karga eratzeko

Tafallako Udalak, 2013ko urriaren 29an egin osoko bilkuran eta bere kideen gehiengo osoarekin hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Katastroko 1. poligonoko 125. lurzatiko herrilurraren desafektazioa, Fagor Ederlan Tafalla S. Coop. enpresaren alde ubide-zortasunaren karga eratzeko, horretarako onetsitako baldintzen zerrendarekin bat.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140-2. artikuluan xedatua betez, honako honen bidez jendaurrean egoteko tramitea konplitzen da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdun guztiek espedientea azter dezaten eta bidezko alegazioak egin ditzaten.

Tafallan, 2013ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1317485