247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

24/2013 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2013ko azaroaren 7an egin osoko bilkura arruntean, legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2013ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 24/2013 espedientea.

Aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena 2013ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki oholean paratu baitzen.

Hamabost egun balioduneko epea iragan eta inork ez duenez alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betiko onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin bat.

24/2013 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:

“Kreditu bereziaren espedientea, Udaleko prestakuntza zentroan obrak egiteko” (24/2013 zenbakiko espedientea). 9.500 euro dira.

1. Gastu goitituak:

0.3235.6. Prestakuntza zentroa egokitzeko obrak: 9.500 euro.

Espedientearen finantzaketa:

2. Diru-sarrerak goititzea:

0.7. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza, merkataritzako hirigintza: 9.500 euro.

Administrazio egintza honek administrazio bidea bukatzen du, eta errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresa bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

Bidezko jotzen den bertze edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2013ko abenduaren 12an.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1317449