247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Zerga-tasak, tasak, prezio publikoak
eta bertze zergapetze mota batzuk, 2014rako

Santakarako Udalak, 2013ko azaroaren 15ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, honako hau erabaki zuen:

1. 2014ko ekitaldirako beren horretan uztea 2013rako onetsi ziren honako zerga-tasa hauek: eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga; hirilurren balio igoeraren zerga (gainbalioak); jarduera ekonomikoen gaineko zerga; lur-ondasunen gaineko kontribuzioa, eta gainerako zergapetze motak.

2. 2014ko ekitaldirako beren horretan uztea 2013ko ekitaldian indarra izan duten prezio publikoak.

3. 2014ko ekitaldirako beren horretan uztea 2013ko ekitaldirako ezarritako tasak, hauek kenduta: hirigintzako espedienteak tramitatzeko tasek indarra hartuko dute ordenantza berria osorik argitaratzen denetik aitzina; udal hilerrian ehorzteko tasek indarra hartuko dute ordenantza berria behin betiko onetsi eta argitaratu ondoan.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Santakaran, 2013ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Daniel Ayabar Garriz.

Iragarkiaren kodea: L1317589