247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

07 eta 08. aldaketak 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan egin aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2013ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

07. aldaketa 2013ko aurrekontuan

Kreditu gehikuntza

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 29.511,02 euro.

Finantzabidea:

VIII. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 29.511,02 euro.

08. aldaketa 2013ko aurrekontuan

Kreditu gehikuntza

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 14.000,00 euro.

Finantzabidea:

VIII. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 14.000,00 euro.

Ribaforadan, 2013ko abenduaren 13an.–Alkatea, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1317409