2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
10. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aurrekontuan egin aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1. Kreditu berezia:
–Gastuen 6. kapituluan 432 60101 kontu-saila sortuko da (Lorategi bio osasungarria), 22563,17 euroko kreditua duena.
–Bertze alde batetik, diru-sarreren 7. kapituluan 75504 kontu-saila sortuko da (FEADER-GN 4. ardatza LEADER GAL Erdialdea-ren diru-laguntza), 13053,07 euroko kreditua duena.
–613 22707 kontu-sailetik (Balorazio txostena) 5800 euro aterako dira, eta 422 62200 kontu-sailetik (Eskualdeko ikastetxeko obrak), berriz, 3701,10 euro.
Garesen, 2013ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Fidel Aracama Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1317537