2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
13. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2013ko aurrekontuan egin 13. aldaketa hasiera batean onesteko Orkoiengo Udalak osoko bilkuran hartutako erabakia 2013ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu bereziak:
4510 6210000. Sarrera eta presentzia kontrolatzeko sistemak: 2.000,00 euro.
4520 6480000. Frontoi eremuaren proiektua, Euskal Herria plazan: 52.500,00 euro.
Finantzabidea:
870. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 54.500 euro.
Orkoienen, 2013ko abenduaren 16an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1317523