2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
2014ko zerga-tasak
Udalak 2013ko abenduaren 13ko osoko bilkuran erabakirik onetsi dira 2014ko zerga-tasak. Hona hemen:
1.–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:
1.1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,1696.
1.2. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80 urtean.
2.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.
3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.60.
4.–Lurren balio igoeraren gaineko zerga:
4.1. Zerga-oinarria zehazteko, portzentaje hauek ezartzea:
–Koefizientea, urte tarteen arabera:
- 1-5 urteen tartea: 2,98 koefizientea.
- 5-10 urteen tartea: 2,87 koefizientea.
- 10-15 urteen tartea: 2,75 koefizientea.
- 15-20 urteen tartea: 2,75 koefizientea.
4.2. Talde guztiendako karga-tasa: %15,198.
5.–Obretako lizentzia emateko tasa: %0,62ko tasa.
6.–Lehen aldiz okupatzeko lizentzien tasa: 483 euroko tarifa bizitegien unitate bakoitzeko.
Ordenantza fiskaletan ezarritako tasei eutsiko zaie.
Herrilurretako aprobetxamenduak: %2,00ko igoera.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Obanosen, 2013ko abenduaren 16an.–Alkatea, Jesús María Puy Lanas.
Iragarkiaren kodea: L1317571