2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABERIN
Ordenantza, Desgaitasuna dutenendako
aparkatzeko txartelak arautzen dituena.
Hasierako onespena
Aberingo Udalak, 2013ko abenduaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluetan xedatua betetzeko; hartara, herritarrek eta interesdunek bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Aberin-Muniainen, 2013ko abenduaren 17an.–Alkatea, David Arnedillo Urricelqui.
Iragarkiaren kodea: L1317583