2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
10. aldaketa 2013ko aurrekontuan
Obanosko Udalak 2013ko abenduaren 13ko osoko bilkuran erabakita, 10. aldaketa onetsi zen hasiera batean 2013ko aurrekontuan. Kreditu berezia egiteko da, Done Jakue Bidean konponketak egiteko kapitaleko gastuen inguruan.
Aditzera ematen da, interesdunek, hamabortz eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.
Obanosen, 2013ko abenduaren 16an.–Alkatea, Jesús María Puy Lanas.
Iragarkiaren kodea: L1317532