247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

3. aldaketa 2013ko aurrekontuan

Muruzabalgo Udalak, 2013ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran erabakita, 3. aldaketa onetsi zuen hasiera batean 2013ko aurrekontuan. Kreditu gehikuntza bat da, karrika, parke eta lorategietako eta herriko argiak mantentzeko gastuen kontu-sailei dagokiena.

Aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Muruzabalen, 2013ko abenduaren 13an.–Alkatea, Francisco Javier Arraiza Azparren.

Iragarkiaren kodea: L1317390