2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Alkateordeen izendapena
2013ko abenduaren 4an Lesakako alkate jaunak honako ebazpen hau eman du, bertzeak bertze:
2012ko uztailaren 23ko Alkatetzaren 298/2012 Ebazpenak alkateordeen izendapena onetsi zuen. Orain beharrezkoa da aldaketa bat egitea.
Horregatik eta 1986ko azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onarturiko Antolakuntza, Funtzionamendu eta Erregimen Juridikoaren Erregelamenduaren 46. artikuluak ezarritakoa kontuan hartuz, zera erabaki dut:
Izendapen hauek egitea:
–Lehendabiziko alkateorde: Severiano Txoperena Matxikote.
–Bigarren alkateorde: Ainara Flores Compains
–Hirugarren alkateorde: Maider Arrieta Tapia
Lesakan, 2013ko abenduaren 4an.–Alkatea, Peio Etxabide Gartzia.
Iragarkiaren kodea: L1317547