247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Funtzionarioaren izendapena

Albinte izateko lanpostu bat, zerbitzu anitzetako eginkizunekin, funtzionarioaren araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautapen probak bukatu ondoren, Leitzako Udalak 2010eko uztailaren 9an hartutako erabakiaren bidez onetsitako deialdiarekin bat (99. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2010eko abuztuaren 16koa) eta ikusirik hautapen epaimahaiak egindako izendapen proposamena, Leitzako alkateak irailaren 5eko 220/2013 ebazpenaren bidez, Iñaki Malkorra Araolaza Leitzako funtzionario izendatzea onetsi zuen, zerbitzu anitzetako eginkizunak dituen albiente izateko lanposturako.

Behar diren ondorioak izan ditzan ematen da argitara.

Leitzan, 2013ko irailaren 10ean.–Alkatea, Oier Eizmendi Astibia.

Iragarkiaren kodea: L1317473