247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

2014ko aurrekontua. Hasierako onespena

Irañetako Udalak, 2013ko abenduaren 12n egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2014ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Irañetan, 2013ko abenduaren 17an.–Alkate udalburua, Pedro Beraza Gastesi.

Iragarkiaren kodea: L1317576