2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGANTZI
Atxikitzea Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Gobernuaren arteko Esparru Hitzarmenari, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean herritarra artatzeko eredu bateratuko bulegoen sarea ezartzeko
Igantziko Udalak, 2013ko ekainaren 20an egin osoko bilkuran, bere atxikimendua erabaki du Nafarroako lurralde esparruan herritarra artatzeko eredu bateratua ezartzeko Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean 2010eko abenduaren 15ean sinatutako esparru-hitzarmenaren aldera. Hura 2011ko 44. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean, eta 2011ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 18an; Udalak horretatik sortzen diren betebeharrak bere gain hartuko ditu eta horren klausula guztiak beteko.
Honako iragarki hau argitaratzen da aipatu esparru-hitzarmenaren hamabigarren klausularen edukia betetzeko, hori betebehar baita Udal honek atxikimendua lortzeko.
Igantzin, 2013ko irailaren 24an.–Alkatea, M. Lourdes Ibarluzea Irureta.
Iragarkiaren kodea: L1317577