2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
2014ko lan egutegia
Kontuan hartuta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan jasotako aurreikuspenak; izan ere, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren aplikazio eremuaren mendeko Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldia zehazten du, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen Legegintzako Foru Dekretu horren 59. artikuluaren babesean eman da.
Ikusirik 341/2012 Ebazpena, uztailaren 23koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko 2014ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.
Zuzenbideko oinarriak:
Kontuan harturik espedientean dagoen dokumentazioa, eta haren gaineko txostena egin duela 2013ko azaroaren 14ko langile batzordeak.
Aho batez erabaki da:
1. Asteguneko jaiegunen 2014ko egutegia onestea Uharteko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat (musika patronatukoak izan ezik, kontseiluak onesten baitu horientzako egutegia). Hona, zehazturik:
Urtarrilaren 1a eta 6a: Urteberri eta Errege eguna.
Martxoaren 19a: San Jose
Apirilaren 17a: Ortzegun Saindua.
Apirilaren 18a: Ortzirale Saindua.
Apirilaren 21a: Pazko biharamuna.
Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
Irailaren 15a, 16a eta 17a: herriko bestak.
Azaroaren 1a: Omiasaindu.
Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.
Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
Abenduaren 8a: Sortzez Garbiaren eguna.
Abenduaren 25a: Eguberri.
Abenduaren 26: San Joan Ebanjelaria. (27tik ekarria).
2. Uharteko Udaleko administrazioko lanorduen urteko kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:
a) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.
b) Abenduaren 24an eta abenduaren 31n lanaldia 13:50ean bukatuko da.
Albienteen zerbitzuak, arratsaldeko txandan lan eginez gero, abenduaren 24an eta abenduaren 31n 21:05ean bukatuko du lanaldia.
Uharteko Udalaren zerbitzuko langileek, hiru egun horietan oporretan badaude, ez dute eskubiderik izanen ordu hori konpentsatzeko.
Uharten, 2013ko abenduaren 16an.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.
Iragarkiaren kodea: L1317539