247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Errekurtsoa, erdi mailako tituludunen lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat prestatzeko deialdiaren aurka.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak irailaren 16an emandako 2061/2013 Ebazpenaren bidez, deialdi egin zen Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoan erdi mailako tituludunen lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko. Ebazpen hori 2013ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 9koan.

Juan Manuel Zabalza Erviti jaunak, APF-Agrupación de Policía Foral sindikatua ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren irailaren 16ko 2061/2013 Ebazpen horren aurka. Ebazpen horren bidez, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoan erdi mailako tituludun gisa prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko deialdia onetsi zen, besteak beste; hori dela eta, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako edozein bide erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua; Iruña).

Iruñean, 2013ko azaroaren 25ean.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1316776