247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

2014. urteko karga-tasak

Udalak, 2013ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma zuela, ondokoa erabaki zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz:

1. Onestea Ogasuneko Informazio Batzordearen 2013ko abenduaren 10eko proposamena. Ondorioz, honako zerga-tasa hauek ezarri dira 2014rako.

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,30.

2. Erabaki honek hartuko du indarra behin betiko onesten denean eta indarra izaten jarraituko du aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea, hogeita hamar egun baliodunean, bizilagunek eta legezko interesa dutenek, aipatu epe horren barruan, udal idazkaritzan dagoen espedientea aztertu eta bidezkoak diren alegazioak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganda alegaziorik aurkeztu gabe, zerga-tasa behin betiko onetsitzat joko da eta horrekin batera erabakia irmo bilakatuko da. Horrelakoetan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da inguruabar hori, behin-behineko onetsitako aldaketak ondorio juridikoak izan ditzan.

Elgorriagan, 2013ko abenduaren 13an.–Alkatea, José Ignacio Olázar Apezteguía.

Iragarkiaren kodea: L1317428