247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2013ko abenduaren 4an hartua, Castejongo ziklo konbinatuko zentral termikoaren udalez gaindiko proiektu sektoriala iraungitzen duena, 2. multzoa eraikitzeko. Fuerzas Eléctricas de Navarra, S.A.U.k (FENSA) sustatzen du proiektua.

Nafarroako Gobernuak, 2011ko azaroaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen Castejongo ziklo konbinatuko zentral termikoaren udalez gaindiko proiektu sektoriala onestea, 2. multzoa eraikitzeko. Fuerzas Eléctricas de Navarra, S.A.U.k (FENSA) sustatzen du proiektua. Erabaki hori 2011ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 2an.

Proiektu sektorial horren helburu nagusia da Castejongo ziklo konbinatuko zentral termikoaren (CTCC) 2. multzoa eraikitzea. Haren egungo jabea FENSA da. 2. multzorako hautatutako lekua dago Nafarroako Gobernuak 2000ko uztailaren 3an hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen UPrSaren eremuaren barruan. Iberdrola, SA da haren sustatzailea. Ziklo konbinatuko 2. multzo hori, gas natural erregai nagusia duena, egun funtzionamenduan dagoen multzoaren potentzia berdintsuarekin proiektatu da.

UPrSa onetsi zenetik aipatu zentroa gauzatzeko behar diren lanak ez dira hasi, eta hori Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 46.2. artikuluan ezarritako kasuetako bat da aukera ematen diona Nafarroako Gobernuari UPrS baten iraungipena erabakitzeko: “a) Behin betiko onesten denetik bi urte igarotzen badira hura egiten hasi gabe”.

Bi urte igarotzea obrak hasi gabe aski bada ere UPrSa iraungitzeko, kasu honetan horri gehitu behar zaio ezen, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren martxoaren 15eko 233/2013 Ebazpenaren bidez, iraungita deklaratu zela ingurumen baimen integratua 825 MW-ko ziklo konbinatuko zentral termiko batean (400 MW eta 425 MW-ko bi multzok osaturik) energia elektrikoa sortzeko instalaziorako, Castejongo udal mugapean. Haren titularra “Fuerzas Eléctricas de Navarra, S.A.U.” da eta 2013ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 19an.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusiaren txostenarekin bat, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Sustapeneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Castejongo ziklo konbinatuko zentral termikoaren udalez gaindiko proiektu sektoriala iraungitzea, 2. multzoa eraikitzeko. Fuerzas Eléctricas de Navarra, S.A.U.k (FENSA) sustatzen du proiektua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusira eta Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusira igortzea.

3. Erabaki hau Fuerzas Eléctricas de Navarra, S.A.U.ri (FENSA) eta Castejongo Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan; bestetik, adieraztea, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela haren kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo zuzenean aurkaratzen ahalko dela administrazioarekiko auzien organo jurisdikzionalean, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2013ko abenduaren 4an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1317078