247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

2013ko aurrekontu orokor eta bakarrean kredituen aldaketa egiteko 1/2013 espedientea. Hasierako onespena

Barasoaingo Udalak, 2013ko abenduaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2013ko aurrekontu orokor eta bakarrean kredituen aldaketa egiteko 1/2013 espedientea; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 275. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz. Hamabortz egun baliodunean jendaurrean egonen da, aitzinetik iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitara emanda, bizilagun eta interesdunek espedientea Idazkaritzan azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Barasoainen, 2013ko abenduaren 19an.–Alkatea, Rita Delia Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1317591