2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARMAÑANTZAS
2014ko ekitaldiko karga-tasak. Behin betiko onespena
Armañantzasko Udalak, 2013ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, 2014rako karga-tasak onetsi zituen. Espedientea jendaurrean egon da, aitzinetik 2013ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, azaroaren 8an, eta toki entitate honen iragarki oholean paratuta. Jendaurreko epea inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.
Argitara ematen da 2014. urteko karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:
–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,18.
–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,5.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga - Udalaren diru-bilketarako indizea: 1,2, maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitako J.E.Z.aren tarifetan aipatzen diren kuoten gainean aplikatzekoa.
–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %2,5 denbora-tarte guztietarako, lurraren balio igoera zehazteko (zerga-oinarria). Oinarriari aplikatu beharreko zerga-tasa: %14.
Armañantzasen, 2013ko abenduaren 17an.–Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1317581