247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Zerga-tasak, tasak eta egutegi fiskala 2014ko ekitaldirako

Andosillako Udalak, 2013ko azaroaren 28an egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, honako erabaki hauek hartu zituen.

Kontuan hartuz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12, 64 eta 132. artikuluetan ezartzen diren aurreikuspenak, haien ondorioz udalek erabaki behar baitituzte nahitaez ordainarazi beharreko zergei aplikatzekoak diren karga-tasen zenbatekoak, foru lege horretan finkaturiko mugen barrenean, salbu eta trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, hala xedatzen baitu foru lege beraren 162. artikuluak.

Zerga horiei ezarritako mugapenak kontuan hartuta, aipatutako legearen 139.2, 154, 170.3, 175.2, 176.2 eta 188.2 artikuluetan, Andosillako Udalak honako hau erabaki du:

Lehenbizikoa.–Onestea ondotik ematen diren karga-tasak, nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagozkienak, baita Andosillako Udalaren ordenantza fiskal guztien tasak ere:

KARGA-TASAK

Lurraren gaineko kontribuzioa

Hirikoa

%0,33

higiezinen katastroko balioaren gainean

Landalurrekoa

%0,80

higiezinen katastroko balioaren gainean

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga

%3,50

obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga

%1,30

zergaren tarifen gainean, foru lege bidez onetsi baitziren

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga

%12, lurren balio igoeraren gainean

Eguneratzeko portzentajea, balio igoera gertatzen deneko denbora tarteetan:

5 urte bitarte

%2,75

10 urte bitarte

%2,65

15 urte bitarte

%2,55

20 urte bitarte

%2,55

Etxebizitza hutsen gaineko zerga

Lehenengo urtekoak

%0,30

higiezinen katastroko balioaren gainean

Bigarren urtekoak

%0,75

higiezinen katastroko balioaren gainean

Hortik aurrerakoak

%1,25

higiezinen katastroko balioaren gainean

TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

Agiriak egin eta tramitatzeko tasak

–DIN-A4 fotokopiak

0,20 euro/orria

–DIN-A3 fotokopiak

0,50 euro/orria

–Fax bidalketa, nazio barnean

0,50 euro/orria

–Fax bidalketa, nazioartekoa

1,00 euro/orria

–Agiriak konpultsatzea

1,00 euro zigilu bakoitzeko

–Ziurtagiriak

2,00 euro

–JEZeko alta eta bajen tramitazioa

3,00 euro

–Lurzati zedula

3,00 euro

–Katastroko orria

0,50 euro

–Proiektuak CDan

10,00 euro

–Hirigintzako txostena, interesdunak eskaturik

169,00 euro

Tasak hilerriko zerbitzuak egiteko

–Horma-hilobian ehorztea

100,00 euro

–Kolunbarioan ehorztea

100,00 euro

–Panteoian ehorztea

100,00 euro

–Hilobian ehorztea

175,00 euro

–Gorpuzkiak ateratzea

100,00 euro

–Horma-hilobien kontzesioa

400,00 euro

–Kolunbarioen kontzesioa

150,00 euro

Eremu publikoa okupatzeko tasak

–Gau eta eguneko pasabideak

100,00 euro urtean

–Pasabideko plaka ematea

20,00 euro

–Eremu publikoa okupatzea

1,80 euro/m², astean

Okupazioak trafikoa moztera behartzen badu, + 50 euro astean

–Kioskoak

130,00 euro urtean

–Salmenta-makinak

120,00 euro urtean

–Kutxa automatikoak

120,00 euro urtean

–Ostalaritzako terraza soilak

3,00 euro mahai bakoitzeko hilean

–Mahai gehigarriak

2,50 euro mahai bakoitzeko

–Hornidura enpresak

urteko fakturazio gordinaren %1,50

–Asteko merkatu txikia eta barrakak

Salguneak, 10 m²-rainokoak

6,00 euro egunean, postu bakoitzeko

Salguneak, 10 m²-tik goitikoak

9,00 euro egunean, postu bakoitzeko

Irekitzeko lizentzien tasak

–Jarduera sailkatuak, 4/2005 Foru Legea - 4.A, 4.B eta 4.C eranskinak

1.586,00 euro

–Jarduera sailkatuak, 4/2005 Foru Legea - 4.D eranskina

1.222,00 euro

–4/2005 Foru Legeari lotu gabeko jarduerak

500,50 euro

Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak

1. epigrafea.

376,66 euro + iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak.

–Antolamendurako plan partzialak edo bereziak tramitatzea.

–Udal Plan Orokorreko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, plan partzialak, plan bereziak, unitatearen mugak ezartzea, erabilera aldaketak.

–Xehetasun azterlanak.

–Lurzatiketak eta birzatiketak.

2. epigrafea.

Urbanizazio obrak gauzatzeko aurrekontuaren %1,5 + prentsan argitaratzeko gastuak.

–Partikularrek sustatutako eta eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea.

3. epigrafea.

–Obra lizentzia:

obra gauzatzeko aurrekontuaren arabera:

3.000 euro arte 54,60 euro

15.000 euro arte 91,00 euro

30.000 euro arte 169,00 euro

60.000 euro arte 227,50 euro

150.000 euro arte 286,00 euro

300.000 euro arte 390,00 euro

600.000 euro arte 572,00 euro

600.000 eurotik gora 715,00 euro

–Obra lizentziari uko egiteko tasak

169,00 euro

–Tasa, udal teknikariak eskatutako txosten gehigarriagatik

357,50 euro/txostena

4. epigrafea

263,66 euro

–Hirigintza hitzarmenak

5. epigrafea

169,00 euro/lurzatia

–Lur banantzeak

6. epigrafea

–Lizentziak, eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik

Obra gauzatzeko behin betiko aurrekontuaren arabera:

60.000 euro arte 169,00 euro

150.000 euro arte 234,00 euro

300.000 euro arte 299,00 euro

600.000 euro arte 364,00 euro

600.000 eurotik gora 455,00 euro

Bigarrena.–2014ko egutegi fiskala onestea ordainarazpenetarako:

Pasabideak

Ordainagiri helbideratuak: urtarrilaren 10a.

Ordainagiri helbideratu gabeak: urtarril guztia.

Altak: Udal diruzaintzan.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga

Ordainagiri helbideratuak: otsailaren 5a

Ordainagiri helbideratu gabeak: otsail guztia.

Altak autolikidazioaren bidez.

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa

Etxebizitza hutsen gaineko zerga

Lehenengo seihilekoa

Ordainagiri helbideratuak: ekainaren 5a.

Ordainagiri helbideratu gabeak: ekain guztia.

Bigarren seihilekoa

Ordainagiri helbideratuak: azaroaren 5a.

Ordainagiri helbideratu gabeak: azaro guztia.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga

Ordainagiri helbideratuak: azaroaren 20a.

Ordainagiri helbideratu gabeak: abenduaren 20a arte.

Bajak jarduera eteteagatik: Udal diruzaintzan.

Herrilurren aprobetxamenduen kanona

Ordainagiri helbideratuak: abenduaren 15a

Ordainagiri helbideratu gabeak: abendu guztia.

Agiriak egin eta tramitatzeko tasak

Udal diruzaintzan, egiten direnean:

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga

Tasak hilerriko zerbitzuak egiteko

Irekitzeko lizentzien tasak

Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak

1etik 15era jakinarazitako likidazioak borondatez ordaintzen ahal dira hurrengo hilabeteko 20a arte edo ondoko egun balioduna arte.

16tik hilabeteko azken egun arte jakinarazitako likidazioak borondatez ordaintzen ahal dira hurrengo bigarren hilabeteko 5a arte edo ondoko egun balioduna arte.

Likidazio helbideratuak aipatu borondatezko epearen azken egunean kobratuko dira.

Hirugarrena.–Erabaki honek 2014ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Laugarrena.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2014ko urtarrilaren 1etik aitzina hasiko dira aplikatzen.

Borzgarrena.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki honetako udal ordenantzen tarifak, hasiera batean onesten direnak, Udalaren iragarki oholean egonen dira ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunei bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Behin betikoz onetsitzat joko dira, epe hori erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganez gero.

Seigarrena.–Iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak Andosillako Udaleko iragarkien oholean, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.6.a) artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz. Orobat, ohartarazten da erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat aurkez daitekeela hautara, Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluan oinarrituz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Andosillan, 2013ko azaroaren 29an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1317009