247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aita Barandiaran zahar etxearen Udal Patronatuan itundu
gabeko plazen prezio publikoak. Onespena

Altsasuko Udaleko Osoko Bilkurak, 2013ko abenduaren 5ean egin zuen bilkuran, Aita Barandiaran zahar etxearen Udal patronatuko itundu gabeko plazen prezioak onetsi zituen 2014rako:

–Mendekotasun larria duena eta II. mailako mendekotasun handia duena: 2.059,90 euro hileko.

–I. mailako mendekotasun handia duena eta mendekotasun arina duena: 1.347,42 euro hileko.

–Berez baliatzen ahal dena: 967,42 euro hileko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Altsasun, 2013ko abenduaren 13an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1317424