247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

OLAZTI

Ebazpenaren jakinarazpena

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 60. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, jendaurrean jartzen da eranskinean aipatzen den interesdunari dagokion espediente zigortzailearen hasiera, Zirkulazioko Erregelamendu Orokorraren 106.2 art. hausteagatik.

Ebazpen hauen kontra, errekurtso hauterako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza hau gauzatu duen organo berari zuzendua, jakinarazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu edo jakinarazi den biharamunetik hilabeteko epean.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian jakinarazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu edo jainarazi den biharamunetik hilabeteko epean.

c) Administrazioarekiko errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian dagokion sailari zuzendua, edo Administrazioarekiko Epaitegiari zuzendua, jakinarazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu edo jakinarazi den biharamunetik bi hilabeteko epean.

Olaztin, 2013ko abenduaren 13an.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

ERANSKINA

Ebazpen zenbakia: 402/2013

Interesduna: Mostapha Bouajaja.

Gaia: Zirkulazioko Erregelamendu Orokorraren 106.2 artikulua hausteagatik hasitako espediente zigortzailean ezarritako zigorra.

Interesdunak espediente hau aztertu ahalko du udal bulegoetan, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 15 eguneko epean.

Iragarkiaren kodea: L1317384