247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LEITZA

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. Ofiziozko baja.
Leitzako alkatearen 2013ko azaroaren 28ko ebazpena

2013ko azaroaren 28an, Leitzako alkateak honako ebazpen hau onetsi du:

(2013/414) Nahikide S.L. jarduera ekonomikoen zergaren erregistrotik kentzeko prozesua.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga kudeatzeko arauak ematen dituen 614/1996 Foru Dekretuak dioenean oinarrituta eta kontuan hartuta Foru Dekretu horren 11. artikuluak dioena; alegia, Udalak eskua duela jarduera ekonomikoen zergaren erroldan sartu, aldatu edo hortik kentzeko.

Ikusirik Donostiako Merkataritza Epaitegiak argitaratutako ediktua, Nahikide SL enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu dela adierazten duena, erabaki dut:

1.–Nahikide SLri jarduera ekonomikoen zergaren erroldan baja emateko eta erregistrotik kentzeko prozesua irekitzea.

2.–Interesdunei hamabost eguneko epea ematea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratzen denetik, ofizioz erregistrotik kentzeko ekintza honi, zuzenbidean bidezkotzat jo ditzaketen alegazioak aurkezteko.

Aipatutako epea agortu ondoren, alegaziorik ez bada aurkezten, baja ofizioz eginen da.

Leitzan, 2013ko azaroaren 28an.–Alkatea, Oier Eizmendi Astibia.

Iragarkiaren kodea: L1317669