247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

73/2013 FORU DEKRETUA, abenduaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitateko turismoko kanpalekuen antolamenduari buruzko Erregelamendua, martxoaren 30eko 24/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsia, aldatzen duena.

Nafarroaren ezaugarrietako bat ingurumenari dion errespetu handia da. Horregatik, naturari eta ingurumenari loturiko jarduerek onarpen handia dute nafarren eta bisitatzen gaituztenen artean.

Turismoaren esparruan, turismoko kanpalekuak arrakasta eta onarpen handia duten ostatu turistikoak dira, naturarekin eta naturari loturiko turismo jarduerekin harreman estua izateko aukera eskaintzen dutelako. Hori dela eta, ekarpen ekonomiko garrantzitsua egiten diote Nafarroako gastu turistikoari.

Nafarroako Foru Komunitateko turismoko kanpalekuen antolamenduari buruzko Erregelamendua onetsi zuen martxoaren 30eko 24/2009 Foru Dekretua onetsi zenetik metatu den esperientziak, beste autonomia erkidego batzuetako esperientziekiko erkaketak eta egin diren merkatuaren azterlanek erakusten dute araudia harmonizatu beharra dagoela, Estatuko turistek eta, batez ere, atzerritarrek (asko erabiltzen dituzte turismoko kanpalekuak orohar, eta Nafarroakoak bereziki) establezimendu horien kategoriak uler ditzaten laguntzeko.

Harmonizazio horren bidez, beste sailkapen bat egin gogo da turismoko kanpalekuekin, beste autonomia erkidegoena bezalakoa izan dadin, baita Europako gainontzeko herrialdeetan indarra duenaren baliokidea ere.

Horri esker, Estatuko eta atzerriko turistei ostatu emateko establezimenduaren kategoria ulertzeaz gain, publizitatea eginen zaio Estatuak bere eskumenetik kanpoko esparruetan antolatzen dituen kanpainetan, eta eskaintza hobeki ezagutzeko aukera emanen zaie bidaia-agentzia handizkariei, haiek beren bazkideei helaraz diezaieten.

Horrek guztiak lagunduko du Nafarroan turismoa bultzatzen, eta, horrrekin batera, gainerako esparru ekonomikoentzat ere onuragarria izanen da.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko abenduaren 4an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat.

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra. Nafarroako Foru Komunitateko turismoko kanpalekuen antolamenduari buruzko Erregelamenduaren aldaketa (Erregelamendua martxoaren 30eko 24/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

Bat.–16. artikulua aldatu da. Hona testu berria:

“16. artikulua. Sailkapena.

Turismoko araudiaren ondorioetarako, turismoko kanpalekuak kategoria hauetan sailkatuko dira zerbitzu eta instalazioen kalitatearen arabera: 5, 4, 3, 2 eta 1 izar.”

Bi.–17. artikulua aldatu da. Hona testu berria:

“17. artikulua. Plaka bereizgarria.

1. Turismoko kanpaleku guztietan nahitaezkoa izanen da sarrera nagusiaren ondoan sailkapenari dagokion bereizgarria daukan plaka normalizatu bat erakustea.

2. Turismoko eskumena duen kontseilariak finkatuko ditu plaka bereizgarriaren ezaugarriak.”

Hiru.–22. artikuluko 3. idatz-zatia aldatu da. Hona testu berria:

“3. Aukeran, kanpatzeko eremuaren %30 gehienez zatitu gabe utzi ahal izanen da. Salbuespen gisa, turismoko kanpalekuaren kokalekuaren eta ezaugarri zehatzen arabera, zatitu gabeko portzentaje handiagoa baimendu ahal izanen da.

Zatitu gabeko eremuetan, bertan kanpatu ahal diren pertsonen gehieneko kopurua adierazteko kartela jarriko da. Kopuru hori zehazteko, eremuaren azalera eta ondoko parametro hauek kontuan hartuko dira:

a) 16 m² kanpinzale bakoitzeko, 5 izarreko kategorian.

b) 14 m², 4 izarreko kategorian.

c) 12 m², 3 izarreko kategorian.

d) 10 m², 2 izarreko kategorian.

d) 9 m², 1 izarreko kategorian.”

Lau.–34. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

“34. artikulua. Instalazioak eta zerbitzuak kategorien arabera.

Turismoko kanpalekuak kategoria batean edo bestean sailkatzeko eskatzen diren instalazio eta zerbitzuak hauek dira:

IZAR KOPURUA

5

4

3

2

1

1. Lurzatiak

–Lurzati bakoitzaren azalera

90 m²

70 m²

60 m²

50 m²

45 m²

–Argindarraren hargunea duten lurzatiak. Ostatu hartzeko instalazio finkoei dagokienez, portzentajea kasu guztietan %100ekoa izanen da

%75

%35

%10

-

-

2. Eraikinak

–Harrera-leku independentea

Bai

Bai

Bai

-

-

–Jatetxea, kafetegia edo autozerbitzua

Bai

Bai

-

-

-

–Taberna

Bai

Bai

Bai

Bai

Bai

–Supermerkatua

Bai

Bai

Bai

-

-

–Bilera gela

Bai

-

-

-

-

–Sendaketak eta lehen sorospenak egiteko gela

Bai

Bai

-

-

-

3. Higiene-instalazioak

ostatu plaza bakoitzeko

Askorentzako logelei eta ostatu hartzeko instalazio finkoei dagozkien plazak ez dira zenbatuko, baldin eta eskatzen diren instalazioak badauzkate, ondoren adierazten den proportzioan

–Konketak

–Ur beroa dutenak

1/24

%100

1/32

%75

1/40

%50

1/48

%20

1/52

%20

–Ur beroa duten dutxak

1/32

1/40

1/48

1/56

1/56

–Komunzuloak

1/28

1/32

1/40

1/40

1/40

–Harraskak

–Ur beroa dutenak

1/40

%100

1/60

%75

1/72

%50

1/80

%20

1/84

%20

–Garbitokiak

–Ur beroa dutenak

1/60

%100

1/80

%75

1/100

%50

1/120

%20

1/124

%20

–Giza kontsumorako uraren harguneak

1/80

1/80

1/120

1/120

1/120

–Entxufeak konketa bakoitzaren ondoan edo egokia den leku batean

Bai

Bai

Bai

Bai

Bai

4. Bestelako instalazioak

–Helduentzako eta haurrentzako igerilekua

Bai

Bai

-

-

-

–Haurrentzako parkea

Bai

Bai

-

-

-

–Kirol instalazioak

Bai

-

-

-

-

5. Zerbitzuak

–Bezeroentzako telefono zerbitzua

Bai

Bai

Bai

Bai

Bai

–Gauza baliotsuak kutxa gotorrean gordetzea

Bai

Bai

Bai

Bai

Bai

–Kutxa gotor indibidualak

Bai

-

-

-

-

–Arropa-garbiketa eta lisaketa

Bai

-

-

-

-

–Autoen garbiketa

Bai

-

-

-

-

5. Zerbitzuak

–Posta egunero jaso eta entregatzea

Bai

Bai

Bai

-

-

–Prentsa-salmenta

Bai

Bai

-

-

-

6. Langileak

–Harreragilea

Bai

Bai

Bai

Bai

Bai

–Eguneko eta gaueko zaintza

Bai

Bai

Bai

Bai

Bai

Bost. Nafarroako Foru Komunitateko turismoko kanpalekuen antolamenduari buruzko Erregelamenduaren eranskina kentzen da (Erregelamendua martxoaren 30eko 24/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Xedapen gehigarri bakarra.–Ofiziozko sailkapena.

Turismo arloko departamentu eskudunak ofizioz sailkatuko ditu foru dekretu honek indarra hartzen duenean Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta dauden turismoko kanpalekuak, bakoitzari dagokion kategorian, ondoko baliokidetasun hauen arabera:

Luxuzkoa: 5 izar.

Lehenengoa: 4 izar.

Bigarrena: 3 izar.

Hirugarrena: 2 izar.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Xedapen iragankor bakarra.–Tramitazioan dauden eskaerak.

Foru dekretu honek indarra hartu aurretik Nafarroako Turismo Erregistroan sartu baina oraindik ebatzi gabe dauden inskripzio eskaerak foru dekretu honen bidez onetsitako testuaren arabera sailkatuko dira Nafarroako Foru Komunitateko turismoko kanpalekuen antolamenduari buruzko Erregelamenduan ezarritako kategoriaren batean.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2013ko abenduaren 4an.–Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariordea, Lourdes Goicoechea Zubelzu.–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

Iragarkiaren kodea: F1317073