245. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

2014rako aldaketa zerga-tasetan. Onespena

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, Arangurengo Udalak, 2013ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1.–Hasiera batean onestea 2014ko urtarrilaren 1etik aitzina lur-ondasunen gainean indarra izanen duen kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa hau: %0,17.

2.–2014tik aitzina indarra izanen duten ehuneko eta karga-tasak, 5 urteko tarteetan ezarriak:

a) 1etik 5 urte bitarteko epea: %2,4, eta haren karga-tasa %8.

b) 10 urte bitarteko epea: %2,1, eta haren karga-tasa %10.

c) 15 urte bitarteko epea: %3,3, eta haren karga-tasa %16.

d) 20 urte bitarteko epea: %3,2, eta haren karga-tasa %16.

3.–Erabaki horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Mutiloan, 2013ko azaroaren 28an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1316782