245. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. Kaleratzeak / Kargu-uzteak oro har, 1344/2013

M.ª Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: kaleratze/kargu-uzte orokorrengatiko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 1344/2013 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta The Friendly Tavern S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan 2014ko apirilaren 15ean 103. judizio-aretoan ager dadin adiskidetze-ekitaldia eta/edo judizioa egitera, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko azaroaren 25ean.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1316609