245. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Espedientea: A/31/03062

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak (1986ko apirilaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) onetsi zuen Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 116. artikuluan ezarritakoarekin bat, aditzera ematen da, orok jakin dezan: Kantauri aldeko Ur Konfederazioak 2013ko azaroaren 5ean emandako ebazpenaren bidez, berariazko espedientea bideratu ondoren, Baztango Udalari 1,25 l/s-ko ur aprobetxamendua eman zaio Mitxitoneko erreka (edo Bagordi errekatik ura hartzeko, Eluts alderdian, Baztango (Nafarroa) udal mugapean, Elizondoko 13. poligonoko 170 N lurzatian, auzo baratzeak ureztatzeko.

Oviedon, 2013ko azaroaren 5ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Arloko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Jorge Rodríguez González.

Iragarkiaren kodea: E1315652