245. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-O-1188

Eugiko Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Eugiko Kontzejua.

Xedea: Munizioen errege fabrikako aztarnategi arkeologikoan eraikinak, egiturak eta paisaia lehengoratzeko lanak.

Ibilgua: Arga ibaia.

Udalerria: Eugi-Esteribar (Nafarroa).

Eskatutako lanak dira, batez ere, aparkaleku bat eraikitzea, Errege Bidea egokitzea eta Arga ibaiaren gainean zaldain bat egitea Ikaztegira joateko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2013ko azaroaren 18an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1316789