245. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-A-141

Excavaciones y Transportes Orsa, S.L.k honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ezaugarriak:

Xedea: kontzesioa.

Eskatzailea: Excavaciones y Transportes Orsa, S.L.

Ibilgua: Errekaldeko erreka.

Hargunearen udalerria: Ziordia (Nafarroa).

Hargunearen koordenatuak: UTMX: 562969; UTMY: 4748881 (30T ED50 zona).

Aldiuneko emaria, gehienez ere: 0,4 l/s

Gehieneko bolumena urtean: 42 m³.

Batez besteko ur-emaria kontsumo handieneko hilabetean: 0,001 l/s

Xedea: Beste erabilera batzuk (instalazioak garbitzea).

Aprobetxamenduaren xedea da urak hartzea Errekalde errekan, Arakil ibaian, Ziordiko udal mugapean (Nafarroa), 70 cm-ko sakoneran eta errekan bertan jarrita dagoen 4 m²-ko harrizko kutxeta baten bidez; ura 63 mm-ko diametroko eta 700 metroko luzerako polietilenozko hodi baten bidez bideratuko du, udal mugape horretan berean dagoen ustiategi industrialean erabiltzeko, hautsik ez sortzeko eta instalazioak garbitzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2013ko urriaren 11n.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1316661