245. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-O-1508

Gestión Ambiental de Navarra, S.A.k honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Gestión Ambiental de Navarra, S.A.

Xedea: ibai eremua eta intereseko habitatak lehengoratzea.

Ibilgua: Aragoi ibaia.

Udalerria: Zarrakaztelu (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea da Aragoi ibaiaren ezkerraldean dauden hiru eremu egokitzea, ibaiaren inguruak eta bisoi europarrarentzako intereseko habitatak lehengoratzeko asmoarekin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2013ko azaroaren 13an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1316320