245. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

2014ko aurrekontuen espedientea. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2013ko abenduaren 4an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2014ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201., 202. eta hurrengo artikuluetan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larraintzarren (Ultzama), 2013ko abenduaren 4an.–Alkatea, Francisco Javier Tornaría Iguelz.

Iragarkiaren kodea: L1317385