245. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TABAR

Aldaketa tasen ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak
arautzen dituzten ordenantzetan. Hasierako onespena

Hona Tabarko Kontzejuak zer onetsi zuen hasiera batean, 2013ko azaroaren 23an egin osoko bilkuran:

Aldaketa ondotik ematen diren ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan, 2014ko urtarrilaren 1ean hartuko baitute indarra.

–Kontzejuaren ordenantza, Ur horniduraren zerbitzua eta haren ondorioz ordainarazten diren tasak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta hurrengoetan, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 13. artikuluan xedatuari jarraikiz, Kontzejuaren ordenantzen hasierako aldaketaren espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko iragarki oholean iragarkia agertu ondotik, gisa hartara erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dadin; behin betiko onetsitzat hartuko da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Tabarren, 2013ko azaroaren 29an.–Kontzejuko burua, Miguel Ángel Benito Martínez de Espronceda.

Iragarkiaren kodea: L1317461