245. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2014ko aurrekontu orokorra.
Hasierako onespena

Santakarako Udalak, 2013ko azaroaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, hasiera batean onestea 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu ondoan, hamabortz egun baliodunean egonen da jendaurrean delako espedientea, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Orobat, aditzera ematen da, ezen, jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsitzat hartuko dela.

Argitara dadila agindu da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Santakaran, 2013ko azaroaren 20an.–Alkate udalburua, Luis Daniel Ayábar Gárriz.

Iragarkiaren kodea: L1316775