245. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

2014ko zerga-tasak

Leringo Udalak, 2013ko azaroaren 25ean egin bilkuran, aho batez, onetsi zituen 2014ko ekitaldi ekonomikorako udal ordenantzetako tarifak eta zerga-tasak, honen ondotik laburturik ematen den bezala:

1. 2014rako zerga-tasak.

1.–Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa.

a) Hirilurrekoak: %0,372.

b) Landalurrekoak: %0,800.

2.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,25 indizea, Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifen gainean aplikatzekoa.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,75.

4.–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %2,2 ezartzea, denbora tarte guztietarako.

Aitzineko lerroaldean xedatua ezartzetik sortzen den zerga-oinarriari aplikatuko zaion karga-tasa %8 izanen da.

2. Tarifen eranskin hauek onestea:

1.–Agiriak eta udal espedienteak luzatu eta izapidatzea:

–Fotokopiak: 0,40 euro bakoitza. Hala ere, salbuetsirik daude Katastroko fotokopiak (planoak eta jakinarazpen orriak) eta Udal Idazkaritzan diren bertze agiri batzuena, baita hartan aurkezten diren agiriena.

–Ziurtagiriak: 2,00 euro bakoitza, Info-localen edo web gunearen bidez eskuratuak izan ezik, salbuetsirik egonen baitira.

–BUEko bolanteak: 1,00 euro bakoitza, Info-localen edo web gunearen bidez eskuratuak izan ezik, salbuetsirik egonen baitira.

–Agiriak konpultsatzea: 0,60 euro alde bakoitzeko.

–Telefaxa:

  • 2 orri bitarte: euro 1,00.
  • 4 orri bitarte: 2,00 euro.
  • 6 orri bitarte: 3,00 euro.

Idazkaritzan aurkezten diren agirien faxen bidalketak salbuetsirik egonen dira.

–Lurzatien gaineko zedulak: 1,00 euro, zedula bakoitzeko.

2.–Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezia.

–Iberdrola, Endesa eta Telefónica: hitzarmenaren arabera.

–Aldamioak, metro karratu bakoitzeko:

  • Egunean: 0,36 euro.
  • Hilabetean: 10,80 euro.
  • Urtean: 129,60 euro.

–Mahaiak, aulkiak eta abar, metro karratu bakoitzeko:

  • Hilabetea: 3,00 euro.
  • Urtean: 35,00 euro.

–Bertze aprobetxamendu batzuk, metro karratu bakoitzeko:

  • Egunean: 0,36 euro.
  • Hilabetean: 10,80 euro.
  • Urtean: 129,60 euro.

3.–Kirol instalazioak: Gimnasioa, pilotalekua eta kiroldegiko pabilioia.

Baterako abonuak eta sarrerak, hiru instalazioendako balio dutenak.

URTEA

HILABETEAN

EGUNEKOA

Batendako

Bikoteentzat

ERROLDATUAK

90,00 euro

130 euro

12,00 euro

3,00 euro

65 URTETIK GOITI

70,00 euro

110 euro

10,00 euro

2,00 euro

ERROLDATU GABEAK

110,00 euro

160 euro

18,00 euro

4,00 euro

65 URTETIK GOITI

90,00 euro

140 euro

15,00 euro

3,00 euro

* 2 euro/ dutxa abonatu gabeentzat.

–Hobariak.

Tarifako prezioaren %40ko hobaria izanen dute honako hauek:

Familia ugariko kide diren pertsonak. Halakotzat hartuko dira behar den bezalako titulua dutela erakusten dutenak.

–Salbuespenak.

Kirol instalazio guztiak erabiltzeko ezarri dira: Leringo Udalak antolatutako lehiaketa edo eskolak daudenean eta, gainera, alkateak edo kiroletako zinegotzi delegatuak bertze kasu batzuetarako onesten dituenean.

Kirol instalazio guztietan kuotak ordaintzetik salbu egonen dira %50eko edo hortik goitiko ezgaitasuna duten elbarriak, betiere agiri bidez frogatuta.

4.–Igerilekuak.

a) Erroldatuak:

7 urtetik beherakoak: salbuetsirik.

7tik 15 urte bitartekoak: 2,00, 12,00 eta 25,00.

16tik 64 urte bitartekoak: 3,00, 20,00 eta 38,00.

65 urtetik goitikoak: 2,00, 10,00 eta 20,00.

Senar-emazteak eta izatezko bikoteak: 6,00, 26,00 eta 50,00.

Senar-emazteak eta izatezko bikoteak, 65 urtetik goitikoak: 3,00, 14,00 eta 30,00.

–Hobariak.

Tarifako prezioaren % 40ko hobaria izanen dute honako hauek: Familia ugariko kide diren pertsonak. Halakotzat hartuko dira behar den bezalako titulua dutela erakusten dutenak.

–Salbuespenak.

Kirol instalazio guztiak erabiltzeko ezarri dira: Leringo Udalak antolatutako lehiaketa edo eskolak daudenean eta, gainera, alkateak edo Kiroletako zinegotzi delegatuak bertze kasu batzuetarako onesten dituenean.

Kirol instalazio guztietan kuotak ordaintzetik salbu egonen dira %50eko edo hortik goitiko ezgaitasuna duten elbarriak, betiere agiri bidez frogatuta.

b) Erroldatu gabeak:

7 urtetik beherakoak: salbuetsirik.

7tik 15 urte bitartekoak: 3,00, 20,00 eta 30,00.

16tik 64 urte bitartekoak: 4,00, 25,00 eta 45,00.

65 urtetik goitikoak: 3,00, 15,00 eta 25,00.

Senar-emazteak eta izatezko bikoteak: 7,00, 35,00 eta 60,00.

Senar-emazteak eta izatezko bikoteak, 65 urtetik goitikoak: 4,00, 18,00 eta 36,00.

–Hobariak.

Tarifako prezioaren % 40ko hobaria izanen dute honako hauek: Familia ugariko kide diren pertsonak. Halakotzat hartzen dira aitak, amak edo biek batera hiru seme-alaba konputagarrirekin osatutako familiak.

–Salbuespenak.

Kirol instalazio guztiak erabiltzeko ezarri dira: Leringo Udalak antolatutako lehiaketa edo eskolak daudenean eta, gainera, alkateak edo Kiroletako zinegotzi delegatuak bertze kasu batzuetarako onesten dituenean.

Kirol instalazio guztietan kuotak ordaintzetik salbu egonen dira %50eko edo hortik goitiko ezgaitasuna duten elbarriak, betiere agiri bidez frogatuta.

–Futbol zelaiaren erabilera: Leringo Kirol Elkartea salbuetsia egonen da bere ekipoetako kategoria guztietan.

5.–Hilerria.

–Nitxoen alokairua, bakoitzagatik:

a) 99 urterako: 750 euro.

b) 10 urterako: 200 euro.

c) 20 urterako: 400 euro.

Luzapenak: guztiak 99 urte bitarte, ezarritako prezioa ordainduz, lehen alokairuan ordaindutako zenbatekoa kenduta.

–Partikularrek eraikitako panteoiak, enkarnarioak izena ere dutenak; ez dira eraikuntza berriak baimenduko.

–Lurreko hilobiak: 70,00 euro bakoitza. 15 urterako.

–Kolunbarioen alokairua, bakoitzagatik:

a) 99 urterako: 503 euro.

b) 10 urterako: 248 euro.

c) 20 urterako: 338 euro.

6.–Hilerriko zerbitzuak.

Cementerios de Navarra, S.L.k egiten ditu, Leringo udal hilerriko zerbitzuen esleipen-hartzailea baita.

7.–Bandoak.

Megafonia ekipoarekin egindakoa: bakoitzagatik 4,00 euro.

8.–Herrilurren aprobetxamendua eta erabilera.

–Herritarrendako lurzatien lote bakoitza, lehorreko lurrak:

a) Laborea: 117,00 euro.

b) Laborea eta zainzuria: 147,00 euro.

c) Mahastia eta laborea: 171,00 euro.

d) Mahastia eta zainzuria: 200,00 euro.

e) Mahastia: 217,00 euro.

f) Zainzuria (lurzati bakar bat): 88,00 euro.

g) Zainzuria (bi lurzati): 177,00 euro.

–Larrainak, bakoitzeko: 7,00 euro.

–Ureztalurrak, erregu bakoitzeko: 17,70 euro.

–Kontzesioa onartu gabe laboratzen diren lur mota guztiak, erregu bakoitzeko: 45,00 euro.

–Ondareko ureztalurrak, erregu bakoitzeko: 36,00 euro.

–Lehorreko herrilurretako laborea: 8,99 euro.

–Lehorreko herrilurretako mahastia: 11,95 euro.

–Lehorreko herrilurretako zainzuriak 12,94 euro.

–Legarrak ateratzea, metro kubiko bakoitzeko: 10,00 euro.

9.–Udalak partikularren kargura egindako lanak eta obrak, eta materialen salmenta.

Kostuaren prezioa %25 goititua, gastu orokorrengatik.

10.–Udal eraikinen erabilera.

–Ezkontzak, Herriko Etxeko aretoan: 100,00 euro (%50, aretoa erabiltzeagatik eta gainerako %50, espedientea tramitatzeko eta langileen gastuetarako).

Salbuetsita ezkonduko direnetako bat, bederen, Leringoa bada.

–Blanca de Navarra aretoa:

  • Ezkontzak, jaunartzeak eta abar: 100,00 euro.
  • Bertzelako ospakizunak: 64,00 euro.

Bi kasu horietan, gainera, lokala garbitu beharko dute.

11.–Azoka ttikia:

–8 metro bitarteko luzera duten saltokiak, eguneko: 4,00 euro.

–8 metrotik goitiko saltokiak, eguneko: 5,00 euro.

12.–Baskula publikoa.

–Pisaldi bakoitzeko, 5.000 kg arte: 0,80 euro.

–5.001etik 10.000 kg-raino: 1,00 euro.

–10.001etik 15.000 kg-raino: 1,20 euro.

–15.001etik 40.000 kg-raino: 2,00 euro.

–40.001etik 60.000 kg-raino: 3,00 euro.

13.–Herritarren txartela: berriz ere egiteko kostua.

14.–Musika eskola:

–Matrikula: 50 euro.

IRAKASGAIAK

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

Musika Hizkuntza

31,60 euro/hilabetea

37,92 euro/hilabetea

Musika Hizkuntza eta musika tresna bat

62,00 euro/hilabetea

74,40 euro/hilabetea

Musika hizkuntza eta 2 musika tresna

91,30 euro/hilabetea

109,56 euro/hilabetea

Musika Hizkuntza eta musika tresna bat (40 minutu)

69,00 euro/hilabetea

82,80 euro/hilabetea

Musika Hizkuntza eta musika tresna bat (45 minutu)

76,10 euro/hilabetea

91,32 euro/hilabetea

Musika tresnaren gaineko prestakuntza, 30 minutu

41,00 euro/hilabetea

49,20 euro/hilabetea

Musika tresnaren gaineko prestakuntza, 45 minutu

58,50 euro/hilabetea

70,20 euro/hilabetea

15.–Lizentzia eta egiaztapenak.

1.1. Lizentziak.

1.1.1. Lizentzia laburtua: 10,00 euro.

1.1.2. Obra lizentziak.

Obra gauzatzeko aurrekontua.

–0 eurotik 3.000 eurora: 42,00 euro.

–3.000 eurotik 15.000 eurora: 70,00 euro.

–15.000 eurotik 30.000 eurora: 130,00 euro.

–30.000 eurotik 60.000 eurora: 175,00 euro.

–60.000 eurotik 150.000 eurora: 220,00 euro.

–150.000 eurotik 300.000 eurora: 300,00 euro.

–300.000 eurotik 600.000 eurora: 440,00 euro.

–600.000 eurotik 1.500.000 eurora: 550,00 euro.

100.000 euro edo haren zati bat goititzen den aldiro: 15,00 euro.

Ingurumenaren integraziorako legeriako osagarria: 75,00 euro.

1.1.3. Lurzatitzeko-banantzeko lizentzia.

–Gutxienez ere: 75,00 euro.

–Planoa prestatuta: 130,00 euro.

1.1.4. Urbanizaziorako lizentzia-baimena.

Obra gauzatzeko aurrekontua.

–0 eurotik 30.000 eurora: 130,00 euro.

–30.000 eurotik 60.000 eurora: 175,00 euro.

–60.000 eurotik 150.000 eurora: 220,00 euro.

–150.000 eurotik 300.000 eurora: 300,00 euro.

–300.000 eurotik 600.000 eurora: 440,00 euro.

100.000 euro edo haren zati bat goititzen den aldiro: 15,00 euro.

1.2.1. Jarduera lizentzia.

Gutxienez ere: 150,00 euro.

Sailkatua.

–Gutxienekoak:

  • Askotariko jarduerak 93/2006-4.A, 4.B eta 4.C eranskinak: 250,00 euro.
  • Industriak eta lantegiak-4D eranskina: 220,00 euro.
  • Abeltzaintzako ustiategiak-4.D eranskina: 180,00 euro.
  • Garajeak-4D eranskina: 150,00 euro.
  • Bertzelakoak-4D eranskina: 130,00 euro.

1.3.1. Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia:

Obra gauzatzeko aurrekontua

–0 eurotik 60.000 eurora: 130,00 euro.

–60.000 eurotik 150.000 eurora: 180,00 euro.

–150.000 eurotik 300.000 eurora: 230,00 euro.

–300.000 eurotik 600.000 eurora: 280,00 euro.

–600.000 eurotik 1.500.000 eurora: 350,00 euro.

100.000 euro edo haren zati bat goititzen den aldiro: 10,00 euro.

Urbanizazio lotetsia egiaztatzeko osagarria: 50,00 euro.

1.3.2. Irekitzeko lizentzia.

–Gutxienekoak.

  • Askotariko jarduerak 93/2006-4.A, 4.B eta 4.C eranskinak: 350,00 euro.
  • Industriak eta lantegiak-4D eranskina: 250,00 euro.
  • Abeltzaintzako ustiategiak-4.D eranskina: 200,00 euro.
  • Garajeak-4D eranskina: 180,00 euro.
  • Bertzelakoak-4D eranskina: 150,00 euro.
  • Urbanizazio lotetsia egiaztatzeko osagarria: 50,00 euro.

1.4. Ikuskapenak eta hirigintzako diziplina.

1.4.1. Zuinketaren akta.

Gutxienez ere: 130,00 euro.

Planoa prestaturik: 180,00 euro.

1.4.2. Urbanizazioaren harrera.

Obra gauzatzeko aurrekontua

–0 eurotik 60.000 eurora: 220,00 euro.

–60.000 eurotik 150.000 eurora: 300,00 euro.

–150.000 eurotik 300.000 eurora: 400,00 euro.

–300.000 eurotik 600.000 eurora: 520,00 euro.

–100.000 euro edo haren zati bat goititzen den aldiro: 20,00 euro.

1.4.3. Lizentzia duten obren egiaztapena.

Gutxienez ere: 150,00 euro.

1.4.4. Lizentziarik ez duten obren egiaztapena.

Gutxienez ere: 150,00 euro.

1.4.5. Betearazpen aginduaren egiaztapena.

Gutxienez ere: 130,00 euro.

1.4.6. Kontserbazio egoera..

Gutxienez ere: 150,00 euro.

1.4.7. Hondamena.

Gutxienez ere: 250,00 euro.

1.5. Balorazioak.

1.5.1. Lurzoru urbanizatua.

Balioa:

–0 eurotik 60.000 eurora: 220,00 euro.

–60.000 eurotik 150.000 eurora: 250,00 euro.

–150.000 eurotik 300.000 eurora: 300,00 euro.

–100.000 euro edo haren zati bat goititzen den aldiro: 25,00 euro.

–Osagarria, urbanizatzeko dagoen lurzoruagatik: 50,00 euro.

1.5.2. Aprobetxamenduaren %10aren lagapena.

Idem, lurzoru urbanizatuko tarifak.

1.5.3. Landalurra.

Baloraz.

–0 eurotik 60.000 eurora: 200,00 euro.

–60.000 eurotik 150.000 eurora: 230,00 euro.

–150.000 eurotik 300.000 eurora: 280,00 euro.

–100.000 euro edo haren zati bat goititzen den aldiro: 20,00 euro.

1.5.4. Eraikuntza.

Baloraz.

–0 eurotik 60.000 eurora: 220,00 euro.

–60.000 eurotik 150.000 eurora: 250,00 euro.

–150.000 eurotik 300.000 eurora: 300,00 euro.

–100.000 euro edo haren zati bat goititzen den aldiro: 25,00 euro.

1.5.5. Lurzorua + eraikuntza.

Lurzoruaren tarifa + eraikinaren tarifa, batura.

1.5.6 Obrak (aurrekontuaren arabera/gutxienekoa).

Obra gauzatzeko aurrekontua.

–0 eurotik 15.000 eurora: %2,00, 250,00 euro.

–15.000 eurotik 30.000 eurora: %1,75, 300,00 euro.

–30.000 eurotik 120.000 eurora: %1,25, 550,00 euro.

–120.000 eurotik 600.000 eurora: %0,50, 1.500,00 euro.

1.6. Planeamendua.

Espediente hauen edukiak hainbertze direnez, haien konplexutasunaren arabera emandako denboraren araberako tarifak aplikatuko dira.

1.6.1. Exekuzio unitatearen mugapena, 1000 m²-raino (gutxienekoa): 130,00 euro.

1.6.2. Xehetasun azterlana, 1000 m²-raino (gutxienekoa): 130,00 euro.

1.6.3. Aldaketa puntuala, 1000 m²-raino (gutxienekoa): 175,00 euro.

1.6.4. Plan partziala-plan berezia, 1 ha-raino (gutxienekoa): 250,00 euro.

1.6.5. Birzatiketa proiektua, 1.000 m²-raino (gutxienekoa): 175,00 euro.

1.6.6. Bertzelakoak.

1.7. Hirigintza arloko argibide eskaerak.

1.7.1. Argibide eskaera laburtua: 10,00 euro.

1.7.2. Hirigintzako baldintzak:

Gutxienez ere: 75,00 euro.

Planoarekin, 130,00 euro.

1.7.3. Obra aitzineko argibide eskaera.

Gutxienez ere: 175,00 euro.

1.7.4. Bertzelakoak.

Gutxienez ere: 130,00 euro.

1.8.1. Egiaztapenaren errekerimendua.

Aurrekontuaren arabera / gutxienez: 75,00 euro.

–Jarduera sailkatuen eta bertzelakoen espedienteak tramitatzea: profesionalen lansariak ordaintzea, iragarkien gastuak eta kasu bakoitzean sor daitezkeen bertzelako gastuak.

–Jarduera sailkatu, industria, lokal eta abarrak irekitzeko lizentzien tramitazioa: profesionalen lansariak ordaintzea, iragarkien gastuak eta kasu bakoitzean sor daitezkeen bertzelako gastuak.

16.–Piperoak: 100 euro/urtea.

17.–Bertze ordainarazpen batzuk. Udaleko osoko bilkurak edo alkateak ematen dituzten ebazpenetan eta errentamendu, kontzesio eta abarren espedienteetan onartzen diren prezioak, bai eta Nafarroako Gobernuak ezarri eta aplikatzekoak diren tarifetan ezarritakoak ere.

Martxoaren 10eko 2/1995 Legearen 13-5. artikuluan eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262-2 eta 325. artikuluetan ezarritakoa betez, espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lerinen, 2013ko azaroaren 26an.–Alkatea, Marcelino Azcoiti Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1316605