245. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2013ko abenduaren 4an hartua, Nafarroako Autobideko oinarrizko tarifak onetsi eta oinarrizko bidesariak eta berariazko deskontuak dituzten bidesariak eguneratzen dituena, 2014ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte ezartzeko, bi egun horiek barne.

Nafarroako Gobernuak 1997ko abenduaren 15ean eta 2007ko ekainaren 18an hartutako Erabakietan ezarritako prozedurari jarraikiz, AP-15 Nafarroako Autobidearen enpresa kontzesiodunak, 2013ko azaroaren 14ko idazkiaren bidez, eskatu du onets daitezela 2014rako tarifen berrikuspen koefiziente berria eta tarifa eguneratuen taula, eta Estatistikaren Institutu Nazionalak emandako dokumentazioa aurkeztu du, non azaltzen baita 2012ko azaroaren 1etik 2013ko urriaren 31rako tartean kontsumoko prezioen indizeak -%0,1eko aldaketa izan duela.

Aurreko paragrafoan aipatutako erabakietan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak “Autopistas de Navarra, S.A.” sozietate kontzesiodunean daukan ordezkariaren aldeko txostena izanik, honako hauek onestea proposatzen da:

a) 2013ko urtarrilaren 1etik 2013ko abenduaren 31ra arte indarrean dauden oinarrizko tarifen eta oinarrizko bidesariak berrikustea, -%0,095eko eguneratze koefizientea aplikatuz, aipatu KPIaren %95 hain zuzen. Oinarrizko tarifak euroko sei dezimalekin adierazi dira, euroa ezartzeko aplikatu beharreko araudian ezarritakoari jarraikiz, horiek zehazkiago kalkulatzeko zortzi dezimal erabiltzen badira ere. Oinarrizko bidesariak kalkulatzean, emaitzak euroko bost zentimotara biribildu dira, zentimoen zenbatekoa zeroan edo bostean buka dadin beti.

b) Indarrean dauden berariazko deskontuak aplikatu ondoko bidesariak eguneratzea, %2ko igoera aplikatuz modu linealean ibilgailu mota eta autobide tarte orotan. Ibilgailu arinen kasuan, kalkulua biribildu gabe egin da, AP-15 txartelaren edo antzeko gailuaren bidez ordaintzen baita. Ibilgailu astunen kasuan, ordaintzeko AP-15 txartelik edo antzekorik erabiltzea derrigorrezkoa ez denez, kalkuluaren emaitza euroko bost zentimotara biribildu da, zentimoen zenbatekoa zeroan edo bostean buka dadin beti.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. 2014ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte honako oinarrizko tarifa hauek aplikatuko dira Nafarroako AP-15 autobideko tarteetan (AUDENASA-Autopistas de Navarra, S.A. da autobide horren kontzesioduna), ibilgailu kategorien eta tarteen arabera:

TARTEA

TARIFAK (euro/kilometro)

Arinak

Astunak 1

Astunak 2

Hegoaldea (Tutera-Iruña)

0,088049

0,125321

0,170892

Iparraldea (Iruña-Irurtzun)

0,096935

0,125321

0,170892

2. Bidesarien oinarrizko prezioak kategoria, mota eta ordainlekuen arabera kalkulatzeko, aipatu aldirako, kasuan kasuko tarifa egindako tartearen luzerarekin biderkatu behar da, eta gero, BEZa gehitu, eta emaitza euroko bost zentimotara biribilduko da. Hona hemen prezioak:

(Zenbatekoa eurotan, BEZa barne).

KATEGORIA

MOTA

MARTZILLA NAGUSIA

MARTZILLA LOTUNEA

TEBAS

SARATSA

Arinak

I. mota

5,50

2,75

3,65

2,15

Astunak 1

II. mota

7,80

3,90

5,15

2,75

Astunak 2

III. mota

10,65

5,30

7,05

3,75

3. Nafarroako Gobernuaren 1997ko abenduaren 15eko, 2000ko otsailaren 28ko, 2001eko martxoaren 19ko eta 2007ko ekainaren 18ko Erabakietan ezarritakoa eta erabaki honen hitzaurreko b) atalean adierazitakoa aplikatuz, aldi horretarako eguneratu egiten dira, baita ere, berariazko deskontuak aplikatzetik ateratzen diren bidesariak, eta, beraz, honela geldituko dira, kategoria, mota eta ordainlekuen arabera (BEZa barne):

3.1. Ibilgailu arinak.

I. MOTA

Tartea

Ordainlekua

Berariazko deskontuak egin ondoko bidesariak

Bidaia bakoitzeko bidesaria (itzulera doan)

Tutera-Tafalla

Martzilla

Nagusia

3,07

1,535

Martzilla-Tafalla

Martzilla

Lotunea

1,58

0,790

Tafalla-Iruña

Tebas

2,06

1,03

Iruña-Irurtzun

Saratsa

1,24

0,62

Berariazko deskontuak aplikatuko zaizkie bidesaria AP-15 txartelarekin edo deskontuei loturiko antzeko gailu batekin pagatzen duten ibilgailu arinen erabiltzailee (Teleordainketari buruzko 2008ko martxoaren 14ko hitzarmena). Itzulerako bidaia 72 ordu baino lehen egiten badute, itzulerako bidaia hori doan izanen da.

Ibilgailu arinen gainerako erabiltzaileei indarra duten oinarrizko tarifak eta bidesariak aplikatuko zaizkie.

3.2. Ibilgailu astunak 1 eta 2.

IBILGAILU ASTUNAK

Tartea

Ordainlekua

Berariazko deskontuak egin ondoko bidesariak

Tutera-Tafalla

Martzilla-Nagusia

2,95

Martzilla-Tafalla

Martzilla-Lotunea

1,55

Tafalla-Iruña

Tebas

1,15

Iruña-Irurtzun

Saratsa

1,15

II. eta III. motetako tarifetan (ibilgailu astunak 1 eta 2, hurrenez hurren), berariazko deskontuak egin ondoko bidesariak –aurreko taulan adierazi direnak– kasu guztietan aplikatuko dira, ordaintzeko erabili den modua edozein delarik.

4. Erabaki honek 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

5. Erabaki hau jakinaraztea Autopistas de Navarra, S.A.ri, Sustapen Departamentuari, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Nafarroako Gobernuak enpresa kontzesiodun horretan duen ordezkariari.

6. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2013ko abenduaren 4an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1317075