245. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Akats zuzenketa, hasierako onespenaren iragarkian (xehetasun azterlana, Artariainen)

Akats bat atzeman denez 2013ko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 17koan, argitaratutako iragarkiaren tituluan, hasiera batean argitaratu beharko zen moduan argitara ematen da iragarkia. Epea hasiko da akats zuzenketaren gaineko iragarki hau argitaratzen denean.

XEHETASUN AZTERLANA, ARTARIAINEN. HASIERAKO ONESPENA

Hona zer erabaki zuen Leozko Udalak, 2013ko azaroaren 29an egin bilkura arruntean, Artariaingo 11. poligonoko 33, 35 eta 36. lurzatiek osatzen duten oinarrizko unitaterako xehetasun azterlanaren eskaerari dagokionez:

1. Hasiera batean onestea Artariaingo 11. poligonoko 33, 35 eta 36. lurzatiek osatzen duten oinarrizko unitaterako xehetasun azterlana, Ibáñez Aldaz Estudio, S.L.k sustatua.

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta Nafarroako bi egunkaritan argitaratzea.

3. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iratxetan (Leotz), 2013ko abenduaren 17an.–Alkatea, Ramón Muruzábal del Castillo.

Iragarkiaren kodea: L1317512