245. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUES

Ordenantza fiskal eta prezio publikoetako aldaketa. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2013ko urriaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea zenbait ordenantza fiskaletan. Erabakia 2013ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 14an, argitaratu zen.

1. ordenantza.–Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen eta jarduera kaltegabeen kontrolaren arloan baimenak emateko tasak arautzen dituena.

2. ordenantza.–Betearazpen aginduen, ordezko betearazpenen eta partikularrendako sorospenen tasak arautzen dituena.

3. ordenantza.–Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik altxatzeko zerbitzua egiteko eta eremu publikoan ibilgailuak ibilgetzeko tasak arautzen dituena.

4. ordenantza.–Zakurrak biltzeko eta Udalaren zakurtegiko zerbitzuaren tasak eta arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziaren tasak arautzen dituena.

5. ordenantza.–Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituena.

6. ordenantza.–Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena.

7. ordenantza.–Irekitzeko lizentziak emateko tasak arautzen dituena.

8. ordenantza.–Hirigintzako lizentziak emateko tasak arautzen dituena.

10. ordenantza.–Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena.

11. ordenantza.–Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituena.

12. ordenantza.–Eguesibarren etxez etxeko laguntzarako udal zerbitzua arautzen duena.

13. ordenantza.–Kirol ikastaroetako irakaskuntza zerbitzua emateko tasak eta udalaren kirol eskoletakoak arautzen dituena.

14. ordenantza.–Udalaren kultura eta hizkuntza ikastaroetan irakaskuntza zerbitzua emateko tasak arautzen dituena.

15. ordenantza.–Udalaren kirol instalazioetako prezio publikoak arautzen dituena.

18. ordenantza.–Udalaren Musika Eskolako ikastaroetan izena eman eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituena.

20. ordenantza.–Udalaren gizarte zerbitzuen alorreko zerbitzuak emateko prezio publikoak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betikoz onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da aipatu agindua betez, eta ohartarazten da ezen honako ordenantza honen aurka –xedapen administratibo bat baita– ez dela administrazio bidean errekurtsorik paratzen ahal (Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluari jarraikiz); hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideren bat erabiltzen ahalko da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1.998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2013ko abenduaren 2an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

1. ORDENANTZA FISKALA, INGURUMENA BABESTEKO JARDUERA SAILKATUEN ETA JARDUERA KALTEGABEEN KONTROLAREN ARLOAN BAIMENAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. epigrafea.–Jarduerarako lizentzia edo kontrolerako administrazio jarduerak egitea, lizentzia nahitaezkoa ez denean.

Lizentzia aldatu edo berrikusten den bakoitzean, edo kontrolerako administrazio jarduerak egiten direnean, aipatu aldaketa edo berrikusketarako, lizentzia nahitaezkoa ez bada, lehenengo instalazioari legokiokeen tasaren %50 ordaindu beharko da.

Lizentzia handitzen denean edo handitze horretarako kontrolerako administrazio jarduerak egiten direnean, lizentzia nahitaezkoa ez baita, handitu behar den azalera hartuko da kontuan dagokion tasa kalkulatzeko.

II. epigrafea.–Jardueraren eskualdaketa.

Jarduerarako lizentzia eskualdatu edo eskualdaketa horretarako kontrolerako administrazio jarduerak egiten diren bakoitzean, lizentzia nahitaezkoa ez bada: 50,60 euro.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Jarduerarako lizentzia eta haren berrikustea.

Emandako lizentzia bakoitza:

–Lehen 100 m² 3,04 euro.

–Hurrengo 400 m² 500 m²-raino 0,81 euro.

–Hurrengo 500 m² 1.000 m²-raino 0,30 euro.

–1.000 m²-tik aurrera 0,10 euro.

Lizentzia aldatu edo berrikusten den bakoitzean, edo kontrolerako administrazio jarduerak egiten direnean, aipatu aldaketa edo berrikusketarako, lizentzia nahitaezkoa ez bada, lehenengo instalazioari legokiokeen tasaren %50 ordaindu beharko da.

Lizentzia handitzen denean edo handitze horretarako kontrolerako administrazio jarduerak egiten direnean, lizentzia nahitaezkoa ez baita, handitu behar den azalera hartuko da kontuan dagokion tasa kalkulatzeko.

II. epigrafea.–Jarduerarako lizentzia eskualdatzea.

Jarduerarako lizentzia eskualdatu edo eskualdaketa horretarako kontrolerako administrazio jarduerak egiten diren bakoitzean, lizentzia nahitaezkoa ez bada: 50,60 euro.

2. ORDENANTZA FISKALA, BETEARAZPEN AGINDUEN, ORDEZKO BETEARAZPENEN ETA PARTIKULARRENDAKO SOROSPENEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Betearazpen aginduak.

Karga-tasa izanen da hirigintza lizentzien tasendako ezarritakoa. Aplikatuko dira, orobat, lizentzia emateagatiko gutxieneko eskubideak.

II. epigrafea.–Ordezko betearazpenak.

Betearazteko aginduei dagozkien oinarriaren %120,00 izanen da karga-tasa.

III. epigrafea.–Udaltzaingoaren zerbitzu bereziak, partikularrek eraginda.

Ordu edo horren zatiki bakoitzeko.

Parte hartzen duen udaltzain bakoitzeko: 26,62 euro.

Erabiltzen den patruilatzeko auto bakoitzeko: 3,49 euro.

Erabiltzen den motor bakoitzeko: 3,04 euro.

3. ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ETA IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOAN IBILGETZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.

Ibilgailua altxatokian dagoela gidariak edo jabeak jakiten dutenetik 24 ordu igarota, altxatzeko egun edo zatiki bakoitzeko:

–3.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 5,57 euro.

–3.500 kilogramo baino astunagoak: 11,33 euro.

Eremu publikoan ibilgailua ibilgetzea; ibilgeturiko ibilgailu bakoitza.

–3.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 128,52 euro.

–3.500 kilogramo baino astunagoak: 128,52 euro.

II. epigrafea.

Udalak dituen baliabideekin ezin eraman bada eta zerbitzua egiteko bertze batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak erretiratzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi %20, administrazio arloko gastu orokorrengatik.

3.500 kilo baino gutiagoko ibilgailu baten berezko ezaugarriak direla medio, 3.500 kilo baino gehiagokoak kentzeko erabiltzen den garabia erabili behar izanez gero, horietarako aurreikusten den tasa kobratuko da.

4. ORDENANTZA FISKALA, ZAKURRAK BILTZEKO ETA UDALAREN ZAKURTEGIKO ZERBITZUAREN GAINEKO ETA ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK EDUKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Animaliak bildu edo harrapatzea.

Animalia bakoitzeko: 18,22 euro.

II epigrafea.–Egonaldiak zakurtegian.

Albaitarien aginduz bete beharreko egonaldiak, eguneko: 2,48 euro.

Bertzelako egonaldiak, eguneko: 5,36 euro.

III. epigrafea.–Arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak ematea.

Tarifa, lizentzia bakoitzeko: 31,32 euro.

5. ORDENANTZA FISKALA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKI ETA EREMU PUBLIKOKO ZORUAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA

Ordenantza fiskal honetan aplikatuko diren tarifak honako hauek dira:

I. epigrafea.–Zangak irekitzea.

I.1.–Zanga, laginketa edo zuloaren metro lineal bakoitzeko: 15,18 euro.

I.2.–Zanga, laginketa edo zulo bat irekitzeko beharrezkoa bada ibilgailuei pasabidea galaraztea, bai osorik bai norabide bat edo bide edo gune zabal samarra itxiz, aitzineko epigrafeetako tarifak %20 igoko dira.

II. epigrafea.–Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea.

Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean: 15,18 euro.

III. epigrafea.–Gordailuak zanga, laginketa edo zuloak irekitzeagatik edo zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteagatik.

III.1.–Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzagatik: 60,72 euro.

III.2.–Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, metro karratu bakoitzak: 75,90 euro.

III.3.–Zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egiteko metro lineal bakoitzeko, neurri handienean, gordailu bat ezarri da ibilgailuak pasatzeko lizentzietan eta eremu publikoetako erreserbetan, zenbateko honetakoa: 303,60 euro.

6. ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU
ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA

5. artikulua. Ordenantza honek tarifa hauek izanen ditu:

I.–Ziurtagiriak:

–Agiriak, oro har: 3,04 euro.

Erroldatua egotearenak eta Udalarekiko zerga-betebeharrak beteak izatearenak: salbuetsia.

II.–Kopia eginbidetuak:

–Espediente administratiboetan jasotako agirienak, kopia bakoitzeko: 3,04 euro.

–Trafiko istripu baten atestatuarena: 60,72 euro.

III.–Agirien konpultsa:

–Konpultsa bakoitza: 0,51 euro.

IV.–Arma txartelak:

–Txartel bakoitza: 6,07 euro.

V.–Dokumentuen konpultsak:

–DINA3ko fotokopia bakoitzeko:

–Zuri-beltzean: 0,10 euro.

–Kolorean: 0,51 euro.

–DINA4ko fotokopia bakoitzeko:

–Zuri-beltzean: 0,06 euro.

–Kolorean: 0,30 euro.

VI.–Lanpostuak betetzeko deialdiak:

–Onarpen eskari bakoitzagatik lanpostuak oposizio bidez edo oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdietan: 6,07 euro.

VII.–Aurrekontu eta ordenantzak:

–Ordenantzen ale bakoitza: 6,07 euro.

–Aurrekontuen ale bakoitza: 6,07 euro.

VIII.–Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak:

–Etxebizitzak deskalifikatzeko eskatutako txostena luzatzeagatik: 30,36 euro.

–Partikularrek eskaturik Udaltzaingoaren txostenak luzatzea edo handitzea: 30,36 euro.

–Hirigintza arloko galderei erantzuteagatik: 75,90 euro.

–Bertzelako txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak: 30,36 euro.

IX.–Hirigintza zerbitzuak:

–Eraikinak aztertzea, alde batek eskaturik: 30,36 euro/ordua.

–Lerrokadura eta sestren seinalatzea: 30,36 euro/ordua.

X.–Ezkontza zibilak:

–Udal zerbitzuak ematea, ezkontza zibilak egiteko Eguesibarko Udalaren eraikinetan edo instalazioetan (Udalaren bulegoak eta instalazioak erabiltzea, baita giza baliabideak zein materialak).

–Ezkontideetako bat, gutxienez, ibarrean erroldaturik baldin badago: 101,20 euro.

–Ezkontideetako inor ibarrean erroldaturik ez badago: 121,44 euro.

7. ORDENANTZA FISKALA, IREKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

10. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, ondoko tarifa hauek aplikatuko dira:

1. Jarduera lehen aldiz paratzea, jarduera lekualdatzea, jarduera aldaketak:

A.–Jarduera sailkatuak:

Lokalak 100 metrorainoko azalera duenean: 10,12 euro, metro koadroa.

Hurrengo 400 metro koadroak, 500 metro koadroraino: 4,05 euro/metro koadroa.

Gainerakoa, 500 metrotik goiti: 1,52 euro/metro koadroa.

B.–Jarduera sailkatu gabeak:

Lehen 50 metroak: 3,04 euro/metro koadroa.

Hurrengo metro koadroak, 100 metro koadroraino: 1,52 euro/metro koadroa.

Gainerakoak: 0,76 euro/metro koadroa.

8. HIRIGINTZAKO LIZENTZIAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

TARIFEN ERANSKINA

A.–Hirigintzako jarduketak:

1. Ordenantzaren 3.7 artikuluan aipatu egintzei buruzko hirigintzako jarduketak, non ez duten tarifa berariaz finkatua, baita emandako lizentzien aldaketa ere: zerga-oinarriaren %0,2.

2. Eraikin edo instalazioen lehen erabilera edo okupazioko lizentziak: 303,60 euro.

3. Garabia jartzeko lizentzia: 101,20 euro.

4. Garabia abiarazi eta funtzionatzen jartzeko lizentzia: 101,20 euro.

5. Lurzatiak egiteko lizentzia, banantzekoa, jabetza zatitzekoa, edo elkartzekoa: 0,14 euro, lizentziaren xedeko metro koadro bakoitzeko.

6. Betiere, honako hau da lizentzia bakoitzaren gutxieneko eskubidea: 42,57 euro.

B.–Planeamendurako tresnak:

1. Tresna bakoitza zenbateko lurzoruari dagokion, haren arabera eginen da espedientea tramitatu eta ebazteko tasen likidazioa, metro koadroa 0,88 euro ordainduta, salbu ordenantzak besterik adieraziz gero.

Aurreko tresnetan aldaketarik bada, tresna zenbateko lurzoruari dagokion, haren arabera eginen da tasaren likidazioa, metro koadroa 0,04 euro ordainduta, baita xehetasun azterlanak tramitatzen direnean ere.

2. Betiere, 394,68 eurokoak dira espediente bakoitza tramitatzeko gutxieneko eskubideak; aldiz, haiek aldatuz gero edo xehetasun azterlanak tramitatzeko, 182,16 eurokoak. Tramitazioak eskatzen badu prentsan argitaratzea, tasa 545,00 eurokoa izanen da.

C.–Hirigintzako kudeaketaren tresnak eta bestelakoak:

1. Tresna zenbateko lurzoruari dagokion, haren arabera eginen da hirigintzako lurzatiketaren espedientea tramitatu eta ebazteko tasen likidazioa, metro koadro bakoitzeko 0,07 euro ordainduta, baita finkak normalizatzeko espedienteen kasuan ere.

2. Proiektuaren zenbatekoari %0,2ko tasa aplikatuta aterako dira urbanizazio proiektu bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak.

3. Konpentsazio batzordearen estatutuak edo haien aldaketa tramitatzeko, 182,16 euro.

4. Hirigintzako hitzarmenak tramitatzeko, jabetza pribatuak ezin eskuratu duen hirigintzako aprobetxamenduaren balioa dirutan adierazteko, tasazioaren txosten teknikoaren kostua izanen da tasaren zenbatekoa.

10. ORDENANTZA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

ZENBATEKOEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1.–Mahaiak, aulkiak, beladoreak, metro koadro edo zatiki bakoitza: 0,10 euro, metro koadro edo zatiki bakoitza, egunean; 2007ko apirilaren 1etik du atzerako eragina.

I.2.–Merkatu txikiak, saltoki bakoitza (6 metro lineal).

Saltokiak hilabeterako, hiruhilekorako, seihilekorako eta urtebeterako esleituko dira; aldiaren hasieran eta zatikatu gabe tarifa hauek ordaindu beharko dira:

–Hilabetean: 113,70 euro.

–Hiruhilekoan: 311,34 euro.

–Seihilekoan: 551,49 euro.

–Urtean: 973,34 euro.

Saltoki bat ez badago okupaturik merkatu txikiko egun baten jardueraren hasieran, egun horretarako esleitzen ahalko da, eskatzen duten pertsonen artean zozketa eginez eta 31,88 euro ordainduta.

Saltoki erdiren bat balego (3 metro lineal), % 50 murriztuko da prezioa.

I.3.–Azoka txikiak:

Eskulan txikiak, bisuteria eta bestelako produktu baimenduak saltzea, postu bakoitzeko. 0,49 euro egunean.

Zenbateko hauek hasierako preziotzat hartu dira. Esleipena enkante bidez egiten bada.

I.4.–Kioskoak: metro koadro edo zatiki bakoitzeko.

–Egunean: 0,49 euro.

Herriko festetan, 3,05 euro metro koadro edo zatikiko, egunean; gehienez ere, 152,05 euro egunean.

Zenbateko horiek hasierako preziotzat hartuko dira, esleipena enkante bidez egiten bada.

I.5.–Salmentetarako etxolak, jostetarako eta ikuskizunetarako muntadurak: metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean 0,49 euro.

Herriko festetan, 3,05 euro metro koadro edo zatikiko, egunean; gehienez ere, 152,05 euro egunean.

Zenbateko horiek hasierako preziotzat hartuko dira, esleipena enkante bidez egiten bada.

I.6.–Aldamioak: 0,18 euro egunean, zutoin edo beso bakoitzeko.

I.7.–Garabiak: okupazio bakoitzeko, 182,46 euroko kuota sorraraziko da. Okupazioa sei hilabete baino luzeagokoa bada, 91,23 euroko bertze kuota bat sorraraziko da, hurrengo seihilekoaren lehengo egunean.

Aldamioek eta/edo garabiek urbanizazio prozesuan diren eremu publikoak hartzen dituztenean sorraraziko dira I.6 eta I.7 puntuak, jarduketa sistematizatuan, harik eta Udalak obra onartu arte.

I.8.–Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean, tasa ordaintzeak baimena dagoela erran nahi ez badu ere. Egun edo zatiki bakoitza: 0,49 euro.

I.9.–Ostatu-ibilgailuak: 0,49 euro, metro koadro edo zatikiko, egunean.

Herriko festetan, 3,05 euro metro koadro edo zatikiko, egunean; gehienez ere, 152,05 euro egunean.

Zenbateko horiek hasierako preziotzat hartuko dira, esleipena enkante bidez egiten bada.

I.10.–Nolanahiko gaiak saltzeko makina automatikoak: 0,49 euro, metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean.

Herriko festetan, 3,05 euro metro koadro edo zatikiko, egunean; gehienez ere, 152,05 euro egunean.

Zenbateko horiek hasierako preziotzat hartuko dira, esleipena enkante bidez egiten bada.

I.11.–Edukiontziak, material bilketa, obretako etxolak eta gisako gainerako elementuak.

–Edukiontzi eta egun bakoitzeko: 0,32 euro.

–Obretako etxola eta egun bakoitzeko: 0,32 euro.

–Material bilketagatik, m²/eguna: 0,19 euro.

–Gisako gainerako elementuengatik, m²/eguna: 0,19 euro.

I.12.–Jarduera ez-ekonomikoetako bertzelako erabilera edo aprobetxamenduak, hesiak eta jarduera ekonomikoa ez den edozein okupazio: 0,19 euro egunean, hamar metro koadroko azalera bakoitzeko. 0,19 euro.

II. epigrafea.–Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

–Ezarritako biltontzi bakoitzeko, urtean: 42,57euro.

–Likido edo gasen hodiak, metro lineal bakoitzeko, 0,24 euro urtean.

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasaren likidazio bakoitzagatiko eskubide minimoak 10:00 eurokoak dira.

11. IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN SALGAIREN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

TASEN ERANSKINA

Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:

I. epigrafea.–Ibilgailuen pasabidea.

1. Turismoendako garaje pribatuak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

–1 - 4 ibilgailu: 15,70 euro.

– 5 - 10 ibilgailu: 30,23 euro.

– 11 - 25 ibilgailu: 51,82 euro.

– 26 - 50 ibilgailu: 77,67 euro.

–50 ibilgailutik goiti: 91,66 euro.

2. Merkataritzako eta industriako ibilgailuendako garaje pribatuak.

Aurreko epigrafeko turismoekin parekatuko dira, ondoko kalkulua eginez: ibilgailu bat 10 plaza edo horren zati bakoitzeko, autobusetarako, eta kamioi edo herrestako ibilgailuetarako, beren gehieneko zamaren 2 tona edo horren zati bakoitzeko.

3. Ibilgailuak konpondu, garbitu eta olioztatzeko tailerrak, edozein motatakoak izanda ere, gasolindegiak eta autoak erakusteko lokalak, metro lineal bakoitzeko: 30,23 euro.

Tarifa hau osorik aplikatuko zaio espaloiaren eta pasabidearen ordainketari.

Lanaldi osoko kontzesioek tarifa horren %50 sorraraziko dute.

Lanaldi erdiko kontzesioek tarifa horren %30 sorraraziko dute, goizekoak edo arratsaldekoak izan.

II. epigrafea.–Lekua erreserbatzea.

II.1.–Gau eta eguneko erreserba.

Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 30,23 euro.

II.2.–Ordutegi mugatuko erreserba.

Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean, aurreko kuotaren zati proportzionala, erreserbaren iraupenaren arabera.

II.3.–Behin-behineko erreserba.

Noizean behinkako obra edo jarduketa baterako erreserba egiteko, aitzineko epigrafeetan finkatutako zenbatekoa erabilpen aldiaren arabera zatikatuko da. Nolanahi ere, gutieneko eskubideak ordaindu beharko dira; hain zuzen ere, 12,16 euro.

Txandakako aparkatzeko debekua duen kale bateko bi espaloietan baimendurik badago erreserba egitea, tarifa finkatuko da luzera handiena duen aldearen neurriak azterturik.

12. EGUESIBARREN ETXEZ ETXEKO LAGUNTZARAKO UDAL ZERBITZUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

Karga eskala familia unitatearen per capita errenta garbiari egotziko zaio, eta errenta horrek urteko LGSarekiko gordetzen duen proportzioan oinarrituko da.

ERRENTA MAILAREN TARTEAK

TARIFAREN ESKALA

IPREM < LGS

3,04 euroko tarifa finkoa, hilean

LGS-%105 LGS

6,07 euroko tarifa finkoa, hilean

%105 LGS-%120 LGS

0,15, prezio publikoarena

%120 LGS-%135 LGS

0,30, prezio publikoarena

%135 LGS-%150 LGS

0,46, prezio publikoarena

%150 LGS-%165 LGS

0,61, prezio publikoarena

%165 LGS-%180 LGS

0,76, prezio publikoarena

%180 LGS-%195 LGS

0,91, prezio publikoarena

IPREM > %195 LGS

Prezio publikoa

Hileroko tarifa finkoak urtero igoko dira urte bakoitzari dagokion KPIren gorakadak adina.

13. ORDENANTZA, KIROL IKASTAROETAN IRAKASKUNTZA ZERBITZUKO TASAK
ETA UDALAREN KIROL ESKOLETAKOAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN TAULA

B.1.–Tarifa orokorra.

TRIATLOIA

GOLFA

ARKU-TIROA

ERRITMIKOA

SASKIBALOIA

FUTBOLA

ARETO-FUTBOLA

JUDOA

HELDUEN JUDOA

MANTENTZE SOINKETA, EGUESEN

YOGA, EGUESEN

Tasa erroldatuentzat, 2014an

100,40

109,33

104,75

93,00

115,13

108,15

114,70

93,00

93,00

100,73

66,20

Tasa erroldatu gabeentzat, 2014an

133,7

149,78

144,15

106,1

157,30

148,50

156,76

109,5

114

138,4

102,30

B.2.–Hobaria duten tarifak.

B.2.1.–Erroldatuak, per capita errenta 5000 euro baino gutiago dutenak: B.1ean ezarritako tarifaren %50.

B.2.2.–Erroldatuak, 65 urtetik goitikoak:

15.000 - 20.000 EURO ARTEKO PCE

7.500 - 14.999 EURO ARTEKO PCE

5.000 - 7.499 EURO ARTEKO PCE

5.000 EUROTIK BEHEITIKO PCE

B.1 tarifaren %85

B.1 tarifaren %75

B.1 tarifaren %60

B.1 tarifaren %50

B.2.3.–Erroldatuak, pentsioa jasotzen dutenak erretiroagatik, zurztasunagatik, alarguntzagatik eta baliaezintasunagatik.

15.000 - 20.000 EURO ARTEKO PCE

7.500 - 14.999 EURO ARTEKO PCE

5.000 - 7.499 EURO ARTEKO PCE

5.000 EUROTIK BEHEITIKO PCE

B.1 tarifaren %85

B.1 tarifaren %75

B.1 tarifaren %60

B.1 tarifaren %50

B.2.4.–Erroldatuak, %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenak.

15.000 - 20.000 EURO ARTEKO PCE

7.500 - 14.999 EURO ARTEKO PCE

5.000 - 7.499 EURO ARTEKO PCE

5.000 EUROTIK BEHEITIKO PCE

B.1 tarifaren %85

B.1 tarifaren %75

B.1 tarifaren %60

B.1 tarifaren %50

B.2.5.–Erroldatuak, familia ugariko kide direnak

7.501 - 10.000 EURO ARTEKO PCE

6.000 - 7.500 EURO ARTEKO PCE

5.000 - 5.999 EURO ARTEKO PCE

5.000 EUROTIK BEHEITIKO PCE

B.1 tarifaren %80

B.1 tarifaren %75

B.1 tarifaren %70

B.1 tarifaren %50

14. ORDENANTZA, UDALAREN KULTURA ETA HIZKUNTZAKO IKASTAROEN ZERBITZUKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN TAULA

C.1.–Tarifa orokorra.

SUKALDEKOA

MARGOLARITZA

IRAKURLEEN KLUBA

FRANTSESA

INGELESA

EUSKARAZ

DANTZA

Erroldatuak

5,49 euro/ordua

4.59 euro/ordua

7.40 euro/ordua

5,63 euro/ordua

5.63 euro/ordua

5.63 euro/ordua

5.63 euro/ordua

Erroldatu gabeak

7.35 euro/ordua

6.23 euro/ordua

9.75 euro/ordua

7.59 euro/ordua

7.59 euro/ordua

7.59 euro/ordua

7.59 euro/ordua

15. ordenantza, UDALAREN KIROL INSTALAZIOETAKO PREZIO PUBLIKOEN ORDENANTZA

1. artikulua. Kontzeptua.

Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz, Eguesibarko kirol instalazioetan zerbitzua eta jarduerak egiteagatik.

2. artikulua. Xedea.

Tasa honen xedea izanen dira Eguesibarko Udalaren kirol instalazioetan zerbitzu eta jarduera guztiak, tarifen laukian biltzen direnak, egiteko prezio publikoak.

3. artikulua. Nork ordaindu behar.

Aitzineko artikuluak aipatzen dituen zerbitzu eta jardueren onuradunak ordaindu beharko du, kirol instalazioetan abonatua bada, hango ikastaroetan izena ematen badu, instalazioak aldian behin erabiltzen baditu edo hango zerbitzu batzuk erabiltzen baditu.

4. artikulua. Tarifak:

A.–Aplikazio arauak.

Tasak ordaintzeko moduak instalazioen barne araudiaren erregelamenduan ezarriko dira; hura osoko bilkuran onetsiko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara emanen.

B.–Tarifen laukia.

Tarifek barnean dute, behar denean, haiek onesteko uneari dagokion BEZa.

Tarifa orokorraren aldean, tarifen ehunekoak ez dira elkarrekin metatuko; horietako bakarra aplikatuko da.

B.1.–Tarifa orokorrak.

B1.1.–Sarbideen tarifa orokorra.

Hasierako sarrera.

Eguesibarren erroldatuak:

0tik 3 urtera bitartekoen kategoria: 0 euro.

4tik 13 urtera bitartekoen kategoria: 45,17 euro.

14tik 17 urtera bitartekoen kategoria: 148,64 euro.

18 urtetik goitikoen kategoria: 185,83 euro.

Eguesibarren erroldatu gabeak.

0tik 3 urtera bitartekoen kategoria: 0 euro.

4tik 13 urtera bitartekoen kategoria: 51,24 euro.

14tik 17 urtera bitartekoen kategoria: 170,94 euro.

18 urtetik goitikoen kategoria: 213,70 euro.

* Abonatuak gureganatzeko kanpainak egiten badira, hasierako sarrera murrizten ahalko da; aldi bakoitzean Gobernu Batzarrak onetsiko ditu baldintzak eta murriztapenak.

Udalaren kirol instalazioetako hileko kuota.

Eguesibarren erroldatuak.

0tik 3 urtera bitartekoen kategoria: 0 euro.

4tik 13 urtera bitartekoen kategoria: 4,82 euro.

14tik 17 urtera bitartekoen kategoria: 22 euro.

18 urtetik goitikoen kategoria: 25,68 euro.

Eguesibarren erroldatu gabeak.

0tik 3 urtera bitartekoen kategoria: 0 euro.

4tik 13 urtera bitartekoen kategoria: 5,54 euro.

14tik 17 urtera bitartekoen kategoria: 25,30 euro.

18 urtetik goitikoen kategoria: 29,54 euro.

Eguesibarko Udalaren kiroldegiko abonatuaren hileko kuota.

Eguesibarren erroldatuak.

0tik 3 urtera bitartekoen kategoria: 0 euro.

4tik 13 urtera bitartekoen kategoria: 3,07 euro.

14tik 17 urtera bitartekoen kategoria: 14,04 euro.

18 urtetik goitikoen kategoria: 16,30 euro.

Eguesibarko Udalaren kiroldegiko udako abonamendua.

Eguesibarren erroldatuak.

0tik 3 urtera bitartekoen kategoria: 0 euro.

4tik 13 urtera bitartekoen kategoria: 81,70 euro.

14tik 17 urtera bitartekoen kategoria: 112,70 euro.

18 urtetik goitikoen kategoria: 144,90 euro.

Eguesibarren erroldatu gabeak.

0tik 3 urtera bitartekoen kategoria: 15,21 euro.

4tik 13 urtera bitartekoen kategoria: 122,62 euro.

14tik 17 urtera bitartekoen kategoria: 169,04 euro.

18 urtetik goitikoen kategoria: 217,35 euro.

Udalaren kirol instalazioetako neguko abonamendua.

Eguesibarren erroldatuak.

18 urtetik goitikoen kategoria: 191.96.

Eguesibarren erroldatu gabeak.

18 urtetik goitikoen kategoria: 287,93 euro.

Udalaren kirol instalazioetako neguko abonamendua.

Urtarriletik.

Eguesibarren erroldatuak.

18 urtetik goitikoen kategoria: 115,26 euro.

Eguesibarren erroldatu gabeak.

18 urtetik goitikoen kategoria: 172,89 euro.

B.1.2.–Noizbehinkako sarbideen tarifa orokorra.

Eguneko sarrera.

Eguesibarren erroldatuak.

0tik 3 urtera bitartekoen kategoria: 0 euro.

4tik 13 urtera bitartekoen kategoria: 6,58 euro.

14tik 17 urtera bitartekoen kategoria: 8,73 euro.

18 urtetik goitikoen kategoria: 10,43 euro.

Eguesibarren erroldatu gabeak.

0tik 3 urtera bitartekoen kategoria: 1,09 euro.

4tik 13 urtera bitartekoen kategoria: 9,87 euro.

14tik 17 urtera bitartekoen kategoria: 13,11 euro.

18 urtetik goitikoen kategoria: 15,66 euro.

Kirola egiteko erreserbak, laguntzaileentzako sarrera.

Asteko eguna, goizez: 3,04 euro.

Arratsaldez eta asteburua: 6,07 euro.

B.1.3.–Espazioak alokatzeko tarifa orokorra.

Kirol eremuak.

Pilotalekua.

ordu 1/pilotalekua: 5,06 euro.

ordu 1 argi/pilotalekua: 2,43 euro.

Tenis pistak Sarrigurengo Kirol Hirian.

Tenis pista, ordu 1, 1,01 euro.

Ordu 1 argi, tenis pistan: 1,01 euro.

Tenis pistak Eguesibarko Udalaren kiroldegian.

Tenis pista, ordu 1, 4,05 euro.

Ordu 1 argi, tenis pistan: 2,43 euro.

Kirol pista Eguesibarko Udalaren kiroldegian.

Pista, ordu 1, 52,62 euro.

Ordu 1 argi: 2,43 euro.

Padel pistak.

Tenis pista, ordu 1, 1,01 euro.

Ordu 1 argi, padel pistan: 1,01 euro.

Futbol zelaia.

Ordubete zelai osoa, argiarekin: 102,21 euro.

Ordu 1 argi: 10,17 euro.

Igerilekuak.

Ordu 1, kalea 35,93 euro.

Muskulazio gela.

Muskulazio gela, Eguesibarko Udalaren kiroldegian, hilabete 1: 6,07 euro.

Card girus aretoa: 1,11 euro.

Card giruserako abonamendua, 7 saio: 5,57 euro.

Jarduera aretoa.

Jarduera aretoa, ordu 1: 56,67 euro.

B.1.4.–Bertzelako espazioak alokatzeko eta salmentarako tarifa orokorra.

Bertzelako espazioak.

Bilera aretoa.

Ordu 1eko alokairua. 9,92 euro.

Bigarren orduaren eta hurrengoen alokairua: 2,53 euro.

Jatetxe aretoa.

Erroldatuen urtebetetzea: 20,75 euro.

Ordu 1eko alokairua. 49,59 euro.

Bigarren orduaren eta hurrengoen alokairua: 12,65 euro.

Haurrendako parkea.

Ordu 1eko alokairua, irekitzeko ordutegitik aparte: 13,66 euro.

Bigarren orduaren eta hurrengoen alokairua: 6,88 euro.

Haur abonatu gabearen sarrera, erroldatua bada: 2,53 euro.

Haur abonatu gabearen sarrera, erroldatu gabea bada: 3,80 euro.

Bestelakoak:

Txartelaren kopia: 3,04 euro.

Ordainagiri itzulia: 3,69 euro.

Betaurrekoak solariumerako: 1,82 euro.

Telazko txanoa: 2,53 euro.

Silikonazko txanoa: 3,04 euro.

Armairua alokatzea, urte 1: 101,20 euro.

Txratelerako esekitokia: 2,18 euro.

Padeleko palaren alokairua: 1,01 euro.

3 tenis pilotaren alokairua: 1,01 euro.

Urtebetetzeko sarrera askaldegian: 1,01 euro.

Technogym giltza, fidantza: 20,24 euro.

Solariuma, abonatua, saioa: 4,36 euro.

Solariuma, abonatua, 10 saio: 32,42 euro.

Solariuma, abonatu gabea, saioa: 5,39 euro.

Solariuma, abonatu gabea, 10 saio: 43,22 euro.

B.1.5.–Kirol ikastaroetako tarifa orokorra.

Kirol ikastaroak (60 saio; gutieneko taldea, 16 lagun).

Abonatuak: 135,10 euro.

Abonatu gabeak, erroldatuak: 175,63 euro.

Orokorra: 267 euro.

0tik 16 urtera bitartekoen kirol ikastaroak (60 saio; gutieneko taldea, 15 lagun).

Abonatuak: 110 euro.

Abonatu gabeak, erroldatuak: 111,32 euro.

Orokorra: 222,64 euro.

Igeriketa (10 saio, 30 minutukoak).

Abonatuak: 37,70 euro.

Abonatu gabeak, erroldatuak: 49,01 euro.

Orokorra: 75,39 euro.

Igeriketa (10 saio, 45 minutukoak).

Abonatuak: 45,13 euro.

Abonatu gabeak, erroldatuak: 58,67 euro.

Orokorra: 90,25 euro.

Tenisa (10 saio, ordu 1ekoak; gutieneko taldea, 8 lagun).

Abonatuak: 44,39 euro.

Abonatu gabeak, erroldatuak: 57,70 euro.

Orokorra: 88,77euro.

Tenisa (10 saio, ordu 1ekoak; gutieneko taldea, 6 lagun).

Abonatuak: 63,87 euro.

Abonatu gabeak, erroldatuak: 83,02 euro.

Orokorra: 127,73 euro.

Tenisa (10 saio, 45 minutukoak; gutieneko taldea, 6 lagun).

Abonatuak: 47,56 euro.

Abonatu gabeak, erroldatuak: 61,83 euro.

Orokorra: 95,13 euro.

Padela (10 saio, ordu 1ekoak; gutieneko taldea, 6 lagun).

Abonatuak: 87,92 euro.

Abonatu gabeak, erroldatuak: 114,30 euro.

Orokorra: 175,85 euro.

Padela (10 saio, ordu 1ekoak; gutieneko taldea, 4 lagun).

Abonatuak: 94,22 euro.

Abonatu gabeak, erroldatuak: 122,48 euro.

Orokorra: 188,43 euro.

Entrenatzaile pertsonala.

Ordu 1, erabiltzaile bat: 38,86 euro.

Ordu bat, 2 erabiltzaile: 28,64 euro.

Ordu bat, 3 erabiltzaile: 26,01 euro.

Kirolerako abonamendu aktiboa.

Abonatua, kirol instalazioetako kuota duena.

3 hilabeteko abonamendua: 83,45 euro.

6 hilabeteko abonamendua: 125,52 euro.

9 hilabeteko abonamendua: 163,10 euro.

Neguko abonatua Udalaren kirol instalazioetan.

3 hilabeteko abonamendua: 100,40 euro.

6 hilabeteko abonamendua: 150,58 euro.

9 hilabeteko abonamendua: 195,75 euro.

B.2.–Hobaria duten tarifak.

B.2.1.–Erroldatuak, per capita errenta 5000 euro baino gutiago dutenak.

B.1.1ean eta B.1.5ean ezarritako tarifaren %50.

B.2.2.–Erroldatuak, 65 urtetik goitikoak.

15.000 - 20.000 EURO ARTEKO PCE

7.500 - 14.999 EURO ARTEKO PCE

5.000 - 7.499 EURO ARTEKO PCE

5.000 EUROTIK BEHEITIKO PCE

B.1.1 eta B.1.5 tarifen %85

B.1.1 eta B.1.5 tarifen %75

B.1.1 eta B.1.5 tarifen %60

B.1.1 eta B.1.5 tarifen %50

B.2.3.–Erroldatuak, pentsioa jasotzen dutenak erretiroagatik, zurztasunagatik, alarguntzagatik eta baliaezintasunagatik.

15.000 - 20.000 EURO ARTEKO PCE

7.500 - 14.999 EURO ARTEKO PCE

5.000 - 7.499 EURO ARTEKO PCE

5.000 EUROTIK BEHEITIKO PCE

B.1.1 eta B.1.5 tarifen %85

B.1.1 eta B.1.5 tarifen %75

B.1.1 eta B.1.5 tarifen %60

B.1.1 eta B.1.5 tarifen %50

B.2.4.–Erroldatuak, %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenak.

15.000 - 20.000 EURO ARTEKO PCE

7.500 - 14.999 EURO ARTEKO PCE

5.000 - 7.499 EURO ARTEKO PCE

5.000 EUROTIK BEHEITIKO PCE

B.1.1 eta B.1.5 tarifen %85

B.1.1 eta B.1.5 tarifen %75

B.1.1 eta B.1.5 tarifen %60

B.1.1 eta B.1.5 tarifen %50

B.2.5.–Erroldatuak, familia ugariko kide direnak.

7.501 - 10.000 EURO ARTEKO PCE

6.000 - 7.500 EURO ARTEKO PCE

5.000 - 5.999 EURO ARTEKO PCE

5.000 EUROTIK BEHEITI

B.1.1 eta B.1.5 tarifen %80

B.1.1 eta B.1.5 tarifen %75

B.1.1 eta B.1.5 tarifen %70

B.1.1 eta B.1.5 tarifen %50

18. Ordenantza, Udalaren Musika Eskolako ikastaroetan izena eman eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituena

8. artikulua. Kontzeptu guztiengatik ordaindu beharreko tarifak ondoko eranskinean ezartzen dira.

ERANSKINA

1. epigrafea.–2014/2015 ikasturteko tarifa orokorra.

A. I. maila - Musika Hastapena.

LEHEN
ZIKLOA

IKASLE ERROLDATUAK

LEHEN ZIKLOA

IKASLE ERROLDATU GABEAK

BIGARREN ZIKLOA

IKASLE ERROLDATUAK

BIGARREN ZIKLOA

IKASLE
ERROLDATU
GABEAK

MATRIKULA

50 euro

50 euro

50 euro

50 euro

ZENBATEKO HONETAKO HIRU KUOTA

91,09 euro

136,82 euro

120,97euro

181,45 euro

B. II. maila, III. maila eta sarbideko kurtsoak.

IKASLE ERROLDATUAK

IKASLE ERROLDATU GABEAK

MATRIKULA

100,00 euro

100,00 euro

ZENBATEKO HONETAKO HIRU KUOTA

250,00 euro

 374,974 euro

C. Mantentzeko aukera berezia.

IKASLE ERROLDATUAK

IKASLE ERROLDATU GABEAK

MATRIKULA

100,00 euro

100,00 euro

ZENBATEKO HONETAKO HIRU KUOTA

139,30 euro

208,96 euro

D. Abesbatza.

IKASLE ERROLDATUAK

IKASLE ERROLDATU GABEAK

MATRIKULA

100,00 euro

100,00 euro

ZENBATEKO HONETAKO HIRU KUOTA

 73,46 euro

 110,194 euro

E. Bigarren tresna.

IKASLE ERROLDATUAK

IKASLE ERROLDATU GABEAK

ZENBATEKO HONETAKO HIRU KUOTA

160,72 euro

224,41 euro

F. Gitarrako egokitze-kurtsoa.

IKASLE ERROLDATUAK

IKASLE ERROLDATU GABEAK

MATRIKULA

100,00 euro

100,00 euro

ZENBATEKO HONETAKO HIRU KUOTA

160,72 euro

224,41 euro

2. epigrafea.–Beherapenak eta horiek aplikatzeko arauak.

Tarifen sailean adierazten diren prezioei hobariak aplikatuko zaizkie zenbait inguruabarretan laguntzeko. Hobari horiek hiru kuoten gainean baizik ez dira aplikatuko, inoiz ez matrikularen gainean, eta Eguesibarren erroldaturiko ikasleei baizik ez zaizkie aplikatuko.

–Ikasle bakar batek beherapen mota bakarraren onura izaten ahalko du. Ikasle batek beherapen mota bat baino gehiago lortzen ahal baditu, ikaslearentzat onuragarriena dena bakarrik aplikatuko da.

–Eguesibarko Udalak, zalantzazko kasuetan, eskubidea izanen du erabakitzeko ea beherapen mota bat aplikatu behar den ala ez, eta hiru motetan zein aplikatu behar den.

a) Erroldatuak, per capita errenta 5000 euro baino gutiago dutenak.

Tarifa orokorraren %50.

b) Erroldatuak, 65 urtetik goitikoak.

15.000 - 20.000 EURO ARTEKO PCE

7.500 - 14.999 EURO ARTEKO PCE

5.000 - 7.499 EURO ARTEKO PCE

5.000 EUROTIK BEHEITIKO PCE

Tarifaren %85

Tarifaren %75

Tarifaren %60

Tarifaren %50

c) Erroldatuak, pentsioa jasotzen dutenak erretiroagatik, zurztasunagatik, alarguntzagatik eta baliaezintasunagatik.

15.000 - 20.000 EURO ARTEKO PCE

7.500 - 14.999 EURO ARTEKO PCE

5.000 - 7.499 EURO ARTEKO PCE

5.000 EUROTIK BEHEITIKO PCE

Tarifaren %85

Tarifaren %75

Tarifaren %60

Tarifaren %50

d) Erroldatuak, %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenak.

15.000 - 20.000 EURO ARTEKO PCE

7.500 - 14.999 EURO ARTEKO PCE

5.000 - 7.499 EURO ARTEKO PCE

5.000 EUROTIK BEHEITIKO PCE

Tarifaren %85

Tarifaren %75

Tarifaren %60

%50

e) Erroldatuak, familia ugariko kide direnak.

7.501 - 10.000 EURO ARTEKO PCE

6.000 - 7.500 EURO ARTEKO PCE

5.000 - 5.999 EURO ARTEKO PCE

5.000 EUROTIK BEHEITI

Tarifaren %80

Tarifaren %75

Tarifaren %70

Tarifaren %50

Kulturako eta hizkuntzetako ikastaroen tasei buruzko azterketa.

SUKALDEA

PINTURA

IRAKURLEEN KLUBA

FRANTSESA

INGELESA

EUSKARA

Erroldatuak

3.66 euro/ordua

3.06 euro/ordua

4.93 euro/ordua

2.68 euro/ordua

3.75 euro/ordua

3.75 euro/ordua

Erroldatu gabeak

4.90 euro/ordua

4.15 euro/ordua

6.50 euro/ordua

4.56 euro/ordua

5.06 euro/ordua

5.06 euro/ordua

20. ORDENANTZA, UDALAREN GIZARTE ZERBITZUEN ALORREKO ZERBITZUAK EGITEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

4. artikulua. Tarifak:

A.–Aplikazio arauak.

Indarra duen une bakoitzean aplikatuko da Eguesibarko Udalaren araudia.

B.–Tarifen laukia.

B.1.–Tarifa orokorra.

B.1.1.–Udako ludo-haurtzaindegia:

91,72 euro/astea (67,43 + 24,29 jantokia).

33,71 euro/astea (egun erdia jantokirik gabe).

B.1.2.–Familiari atseden emateko haurrez arduratzeko zerbitzua: 1,00 euro/ordua.

B.1.3.–Podologiako tarifak.

KIROPODIAK

SILIKONA TXIKIA

SILIKONA HANDIAK

Erroldatuak (65 urtetik goitikoak, %33 baino desgaitasun handiagoa dutenak eta mendekotasuna dutenak).

7,08 euro

6,07 euro

8,10 euro

Erroldatuak, aitzineko atalean sartzen ez direnak

9,11 euro

8,10 euro

10,12 euro

Erroldatu gabeak

11,13 euro

10,12 euro

12,14 euro

B.2.–Hobaria duten tarifak.

B.1.1. tarifek hobaria izanen dute, goiti-beheiti hauen arabera; tarifa orokorrean adierazten diren ehunekoak aplikatu ondoko prezioak kobratuko dira:

B.2.1.–Erroldatuak, per capita errenta 5.000 euro baino gutiago dutenak.

B.1.1ean ezarritako tarifaren %50.

B.2.2.–Erroldatuak, 65 urtetik goitikoak.

PCE 15.000 EUROTIK 20.000 EURORA

PCE 7.500 EUROTIK 14.999 EURORA

PCE 5.000 EUROTIK 7.499 EURORA

PCE 5.000 EUROTIK BEHEITI

B.1.1 tarifaren %85

B.1.1 tarifaren %75

B.1.1 tarifaren %60

B.1.1 tarifaren %50

B.2.3.–Erroldatuak, pentsioa jasotzen dutenak erretiroagatik, zurztasunagatik, alarguntzagatik eta baliaezintasunagatik.

PCE 15.000 EUROTIK 20.000 EURORA

PCE 7.500 EUROTIK 14.999 EURORA

PCE 5.000 EUROTIK 7.499 EURORA

PCE 5.000 EUROTIK BEHEITI

B.1.1 tarifaren %85

B.1.1 tarifaren %75

B.1.1 tarifaren %60

B.1.1 tarifaren %50

B.2.4.–Erroldatuak, %66ko desgaitasuna edo handiagoa dutenak.

PCE 15.000 EUROTIK 20.000 EURORA

PCE 7.500 EUROTIK 14.999 EURORA

PCE 5.000 EUROTIK 7.499 EURORA

PCE 5.000 EUROTIK BEHEITI

B.1.1 tarifaren %85

B.1.1 tarifaren %75

B.1.1 tarifaren %60

B.1.1 tarifaren %50

B.2.5.–Erroldatuak, familia ugariko kide direnak.

PCE 6.000 EUROTIK 7.500 EURORA

PCE 5.000 EUROTIK 5.999 EURORA

PCE 5.000
EUROTIK BEHEITI

B.1.1 tarifaren %75

B.1.1 tarifaren %70

B.1.1 tarifaren %50

Iragarkiaren kodea: L1316828