245. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 6koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako errepideko bidaiari-garraioaren sektorearen hitzarmen kolektiboaren luzapenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Ikusirik, aurreraeraginaren arloan, Nafarroako errepideko bidaiari-garraioaren sektorearen hitzarmen kolektiboa luzatzeko akordioaren testua (kode zenbakia: 31007505011981), Negoziazio Batzordeak 2013ko urriaren 11n sinatu eta Erregistroan 2013ko azaroaren 5ean sartu zena, Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan eta Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau negoziazio batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2013ko azaroaren 6an.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

NAFARROAKO ERREPIDEKO BIDAIARI-GARRAIOAREN SEKTOREAREN LAN HITZARMEN KOLEKTIBOA

Nafarroako errepideko bidaiari-garraioaren sektorearen lan hitzarmen kolektiboaren Negoziazio Batzordeak, honako hauek osatuak:

Sindikatuen aldetik:

Cecilio Aperte jauna (CCOO).

Imanol Abárzuza jauna (UGT).

Enpresaren aldetik:

Rafael Irigoyen jauna.

Jaime Villanueva jauna.

Juan Tomás Rodríguez Arano jauna.

Adierazten du:

1.–Nafarroako errepideko bidaiari-garraioaren sektorearen hitzarmen kolektiboa 2011ko irailaren 27an salatu zen Nafarroako Lan Agintaritzaren aurrean.

2.–Gaur egun, hitzarmena negoziazio fasean dago, eta, denbora luzea joan bada ere, negoziazioak ez dira oraindik bukatu.

3.–2013ko uztailaren 7an, Langileen Estatutuen 86.3 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, hitzarmenak indarra galdu zuen.

4.–Bi ordezkaritzek uste dute hitzarmen kolektiboa sinatzeko akordiak bilatu behar direla, haren aplikazio esparruan dauden langileei eta enpresei egonkortasuna emateko.

5.–Langileen Estatutuaren 86.3 artikuluan ezarrita dago alderdiek akordio partzialak hartzen ahal dituztela luzatutako eduki bat edo batzuk aldatzeko, hitzarmenaren edukia egokitzeko asmoz itundutako indarraldia bukatutakoan kasuan kasuko sektoreko edo enpresako jardueran dauden baldintzetara. Akordio horien indarraldia alderdiek finkatuko dute.

6.–Hitzarmen kolektiboen aurreraeragina legezko alderdiek negoziazioaldian erabil dezaketen baliabide bat da, eta, beraz, eskubidez dagokiena erabaki dezakete.

7.–Hitzarmen sektoriala sektoreari egonkortasuna emateko elementua da, izan ere, alde baten eta bestearen prestazio eta kontraprestazioak jasotzen ditu. Hitzarmen kolektibo sektoriala, gainera, arau kolektiboak sortzeko elementu bat da, horien bidez langileen aukera-berdintasuna eta enpresen arteko lehia-prozesuen gardentasuna bermatzeko.

8.–Batzordearen iritziz, hitzarmen sektorialak funtsezko tresna izan behar du sektorearen lan harremanak eta sektorearen lehiakortasuna arautzeko, zeren eta enpresen aniztasuna handiegia bada (hau da, bakoitzaren ezaugarriak oso desberdinak badira elkarren artean, baita sektorearen hitzarmen kolektiboaren edukiarekin alderatuta ere), liskargune bat sor baitaiteke.

9.–2013ko ekainaren 24an, UGT eta CCOO sindikatuak eta enpresaren ordezkaritza (ANET) akordio batera iritsi ziren Nafarroako errepideko bidaiari-garraioaren hitzarmen sektoriala luzatzeko gehienez 2013ko azaroaren 30era arte, harik eta eskola garraioaren zerbitzuari buruz tramitatzen ari zen lizitazioa ebatzi arte.

10.–Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiaren erabaki baten bidez, kontratazioaren baldintza administratiboen agiria deuseztatu eta kontratazio prozedura osoa ezeztatu da. Horrenbestez, hitzarmen kolektibo berria negoziatzeko aurreikusitako denbora-tartea aldatu da.

11.–Adierazitako guztia oinarri harturik, aldeek.

ERABAKI DUTE

Lehena.–Egungo hitzarmen osoaren indarraldia eta haren aurreraeragina luzatzea gehienez 60 egunez, bederatzi plazatik gorako ibilgailuekin egiten den eskola-garraioaren zerbitzua kontratatzeko lizitazioaren esleipen-egunetik kontatzen hasita.

Bigarrena.–Esleipenaren egunetik aurrera bilerak egiteko egutegi bat ezartzea, hitzarmen berri baten akordioa lortzeko asmoz.

Hirugarrena.–Enpresaren alderdiak berari loturik dauden enpresei eskatzen die ez dezaten har hitzarmenean ezarritakoa ez aplikatzeko erabakirik hitzarmen berria sinatu arte, edo, hitzarmen ezean, negoziazioaren esparrua behin betiko eten arte.

Laugarrena.–Enpresaren alderdiak uste du ona litzatekeela bilera bat egitea Nafarroako Gobernuarekin, bidaiari-garraioaren lehiaketako baldintzen agiriaren garrantziaz ohartarazteko, Nafarroako enpresaburuengan eta langileengan daukan eraginagatik, izan ere, lehiaketa gure erkidegokoa ez den enpresa bati esleitzen bazaio ezinezkoa izanen da irizpide objektibo batzuk ezartzea enpresen bideragarritasunari eusteko, haien desagerrarazpena, eta, hortaz, hitzarmen kolektiboa mantentzea eta lanpostuak galtzea.

Bosgarrena.–Jaime Villanueva Moreno jaunari (NANa. 33.433.579C) baimena ematen zaio akordio hau Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan erregistratzeko.

Eta hori erabakitzen da Iruñean, 2013ko urriaren 11n.–Sinadurak: CCOO, ANET eta UGT.

Iragarkiaren kodea: F1315495