244. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AITZOAIN

Herrilurren desafektazioa, ondoren bertze lur batzuekin trukatzeko. Hasierako onespena

Aitzoaingo Udalak, 2013ko irailaren 5ean egin osoko bilkuran, hau erabaki zuen aho batez eta, beraz, legezko erabateko gehiengoa zuela:

1.–Berriozarko bideak okupatzen dituen 1.160 metro karratuen desafektazioa hasiera batean onestea. Hura 247 eta 333. lurzatien artean doa, Berriobeitiko 16. poligonoan, Berriobeitiko “El Cerrado” alderdian, Aitzoaingo Kontzejuan.

Desafektazioaren xedea da gero Defentsa Ministerioarena den bertze batekin trukatzea, aipatu bideari segida eman beharrez lurzati militarrari hegiz hegi eginez; gisa horretarako handituko da bide horren erabiltzaileen segurtasuna.

2.–Desafektazioaren eta geroko trukaketaren xedea (defentsa nazionalaren interesak) desagertuz gero, lurra Kontzejuaren jabari publikora itzuliko da.

3.–Aplikatzekoa den araudiarekin bat, jendaurreko epea ireki da, hilabetekoa, interesdunek espedientearen berri izan dezaten eta, nahi badute, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aitzoainen, 2013ko abenduaren 12an.–Kontzejuko burua, Hildegard Arrasate Prieto.

Iragarkiaren kodea: L1317374