2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORELLA
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostua aldi baterako kontratuaren bidez betetzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez eratzeko, batez ere ikastetxeko eskolazain lanei begira
1.–Arau orokorrak.
1.1.–Deialdia iragartzen da, zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostua betetzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez eratzeko, batez ere Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeko eskolazain lanei begira. Lanaldia ez da osoa izanen (lanaldiaren %74).
Lanpostuak E mailako lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuari (251/1993 Legegintzako Foru Dekretuari) lotutako funtzionarioentzat ezarritakoak berak izanen dira, lanaldiari dagokionez, ordu kopurua, oporrak, baimenak, lizentziak eta antzinatasuna.
1.2.–Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak bi urteko indarraldia izanen du, lanpostuak behin betiko betetzeko hautapen prozedurarik ez dagoen bitartean.
1.3.–Izendatutako izangaien eginkizunak jarraian aipatzen dira, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe:
–Eskolazaintzari dagozkion egitekoak beteko ditu, ikastetxean jarduna dagoen orduetan, ordutegi orokorrean eta eskolaz kanpoko jarduerak egiten direnean; horien artean sartzen da atezaintzaz eta berogailuaz arduratzea.
–Goiz eta arratsaldez (ordutegi zatituan) betetzea bere egitekoak, eskolarako ezartzen den ordutegiari eta zerbitzuaren beharrei lotuta.
–Ateak irekitzea eta langileen sartu-irtenak kontrolatzea bide informatikoen eta/edo eskuzkoen bidez, eta langileei kasu egitea. Atal honetan sartzen dira ikastetxearen patioko ateak.
–Ikastetxeko telefonoguneaz eta faxaz arduratzea, baita erosgai eta paketeak kontrolatu, jaso eta entregatzeaz ere.
–Informatika, elektrizitate, igeltserotza eta beste lan batzuetan aritzen diren gremioetako langileei kasu egin eta laguntzea.
–Iturgintza, elektrizitate eta zurgintzako lantxoak egitea, altzariak paratzea, landare eta zuhaitzak zaintzea etab.
–Solairuetako argiak kontrolatu eta itzaltzea, leihoak ixtea, alarmaren pizte eta itzaltzea programatzea etab.
–Kasu berezietan, eraikinaren kanpo aldea txukuntzea.
–Atsedenaldi bakoitza bukatzen denean, haurren parkea eta ataripeak garbitzea.
–Eskolako altzariak eta lokalak garbitzea, edozein arrazoirengatik zikintzen direnean eta berehala garbitzea premiazkoa denean.
–Botikinaz arduratzea, eta istripua izandako haurrei laguntzeko lanetan aritzea.
–Fotokopiak eta koadernatze txikiak egitea, erakunde eta enpresetara joatea etab.
–Eta lanpostu hau betetzeagatik eskatzen ahal zaion beste edozein, bereziki ikastetxeko zuzendariak bere eskumenen barrenean agintzen dizkionak.
1.4.–Bi hilabeteko probaldia ezartzen da.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko Estatu kideetako nazionalitatea eta familiakoak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako moduan. Legezko bizilekua Espainian duen atzerritarra izatea, edo indarra duen lan baimena edukitzea.
b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.
c) Eskola ziurtagiriaren edo baliokidearen jabe izatea.
d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik beren Estatuko funtzio publikoan sartzea galarazten dienik.
2.2. Aurreko baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete behar dira, bai eta hautapen prozedurak dirauen bitartean ere, Udalak kontratazioa egiten duen arte.
3.–Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Corellako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Espainiako plaza, zk.g.) 09:30etik 13:30era bitarte, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz. Horretarako, 20 egun naturaleko epea izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratutako ereduari lotuko zaizkio.
Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.
3.2. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.3. Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua eta eskatzen den titulazioarena aurkeztu beharko dituzte, edo eskabideak aurkezteko epea burutzen denerako hura erdiesteko maneran izanen direla adierazten duen agiriarena.
3.2. Minusbaliotasuna duten izangaiek, eskabidearekin batera, minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatu ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute. Osasun ziurtagiria ere aurkeztu beharko dute, horren bidez frogatzeko desgaitasuna ez dela lanpostuko lanerako gaitasuna kentzen dien eritasun edo urritasun fisiko edo psikiko bat. II. eranskineko eredua erabiliko da.
4.–Behin-behineko zerrendak.
Behin eskabideak aurkezteko epea bukatuz gero, jendaurrean paratuko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda Corellako Udalaren iragarki oholean, baita Udalaren web orrian ere.
Oholean agertzen denetik hasita, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.
5.–Behin betiko zerrendak.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzi ondoan, Corellako Udaleko alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko; hura Corellako Udalaren iragarki oholean eta Udalaren web orrian jarriko da jendaurrean, hautapen proba egiteko eguna eta tokia adierazita.
Bazterturik ez badago, zuzenean argitaratuko da behin betiko zerrenda.
6.–Epaimahaia.
6.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:
Mahaiburua: Javier Navarro Arellano, Corellako Udaleko alkate udalburua.
Ordezko mahaiburua: Pedro López Alejandría, Corellako Udaleko zinegotzia.
1. mahaikidea: Susana Escribano Sanz, Corellako Udaleko zinegotzia.
1. mahaikidearen ordezkoa: Miriam Rubio Sanz, Corellako Udaleko zinegotzia.
2. mahaikidea: Felix Bienzobas Lázaro, Corellako Udaleko zinegotzia.
2. mahaikidearen ordezkoa: Pilar Pérez Gil, Corellako Udaleko zinegotzia.
3. mahaikidea: Yolanda Riccobene Liroz, langileen ordezkaria.
3. mahaikidearen ordezkoa: Milagrosa Gil García, langileen ordezkaria.
Idazkaria: Milagrosa López Mendoza, Corellako Udaleko idazkaria.
Ordezko idazkaria: Rosana Ugarte Martínez, Corellako Udaleko kontu-hartzailea.
6.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa izan gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak bertan egon beharko dute.
6.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen arauen interpretazio eta aplikazioaren inguruko arazoak.
6.4. Epaimahaiak aholkulariak biltzen ahalko ditu proba batzuetarako nahiz guztietarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.5. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Corellako Udalari hala jakinarazi, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak gertatzen direnean.
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat izaten denean.
Epaimahaia aldatzen bada mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.
6.6. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.
6.7. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.
7.–Proben nondik norakoa.
Oposizioak ariketa bakarra izanen du: test motako galdera teorikoen edo teoriko-praktikoen sorta bati idatziz erantzun beharko zaio, gehienez ere 30 minutuko epean. Galderak ezagupen orokorrei buruzkoak eta lanpostuko jardueretako ezagupen eta praktikei buruzkoak izanen dira.
Epaimahaiak 0tik 50 puntura bitarte baloratuko du proba. Galdera guztiek balio bera izanen dute. Erantzun okerrengatik %25 kenduko zaio galderaren balioari. Ariketa gaindituko dute gutxienez 25 puntu lortzen dituzten izangaiak.
Probarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek beren NANa, pasaportea edo AIZ eraman beharko dute, bestela ez baitute proba egiterik izanen.
8.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.
8.1. Kalifikazioa buruturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Corellako Udalaren iragarki oholean eta probak egin diren tokian, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeraren araberakoa, eta Tokiko Gobernu Batzarrari helaraziko dio behin betiko onets dezan, hautapen prozesuaren espediente osoarekin batera.
8.2. Gainditu duten izangaiei gertatzen diren premien arabera dei egiten ahalko zaie, deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.
8.3. Dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriko 3. atalean ezarritakoa, Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera; aldez aurretik, Corellako Udalak hautaturiko mediku zerbitzuek bateragarritasunari buruzko adierazpena eginen dute, lanpostuko zeregin eta eginkizunak normal betetzeari dagokionez.
9.–Zerrendaren kudeaketa.
–Behin betiko zerrenda onetsi ondoren, dei eginen zaie izangaiei puntuazio hurrenkerari zorrotz jarraituz. Udaleko burutzaren ardura izanen da zerrenda kudeatzea.
–Berdinketa izanez gero, hautaturiko izangaien artean zozketa publikoa eginez gauzatuko da hautaketa.
–Eskainitako lanpostu bat betetzeari uko egiten diotenek edo eskatutako agiriak ezarritako epean aurkezten ez dituztenek zerrendetan egoteko eskubidea galduko dute, ezinbesteko arrazoiak frogatzen direnean izan ezik, Alkatetzaren ebazpenaren arabera.
–Agiriak aztertu eta ikusten bada izangaiek ez dutela betetzen deialdian ezarritako baldintzetakoren bat, deuseztatu eginen dira haien jarduketak, hasierako eskaeran informazio faltsua emateagatik egozten ahal zaien erantzunbeharra galarazi gabe.
10.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkeztea aukeratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Corellan, 2013ko abenduaren 4an.–Alkatea, José Javier Navarro Arellano.
I. ERANSKINA
IZENA |
NAN/NORTASUN AGIRIA | | JAIOTERRIA |
NAZIONALITATEA | EGUNGO HELBIDEA (KALEA, ZENBAKIA, ESKAILERA, SOLAIRUA) |
POSTA KODEA/HERRIA | TELEFONOAK | HELBIDE ELEKTRONIKOA |
AZALTZEN DUT:
Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.
Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.
Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan, ez eta diziplinako kaleratze bidez bidalia ere, eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.
Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.
Eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunean eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.
Taulan “x” jarri, bidezkoa bada soilik: Desgaitasuna dudala eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen dudala, adierazten diren arrazoiengatik. (Beste orri batean azaldu behar dira eskatzen diren egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).
Taulan “x” jarri, bidezkoa bada soilik: Minusbaliatua naizela frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana. Eta osasun ziurtagiria aurkezten dut, II. eranskineko ereduaren araberakoa, horren bidez frogatzeko nire desgaitasuna ez dela lanpostuko zereginak ongi betetzea eragotziko lidakeen eritasun edo urritasun fisiko edo psikiko bat.
Eskabideari agiri hauen fotokopia konpultsatuak erantsi dizkiodala:
–Nortasun agiri nazionala.
–Aipatu titulazio akademikoa.
ESKATZEN DUT:
Onar nazatela deialdian, zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostua aldi baterako kontratuaren bidez betetzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez eratzekoan, jakinik batez ere ikastetxeko eskolazain lanetarako izanen dela eta lanaldi ez osoan aritzeko (lanaldiaren %74). Deialdia .........(e)ko ............ zk.dun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Corellan, 20...(e)ko ............aren .....(e)an.
(Sinadura)
Datuen babesa. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betez, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Corellako Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Erregistro Orokorrari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu.
II. ERANSKINA
........................................... jaunak/andreak (fakultatiboaren datuak), elkargoko zenbakia ....................., ziurtatzen dut ........................ jaunak/andreak (NANa .........) duen minusbalioa, ................ ebazpenaren bidez aitortua, ez dela zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostuko zeregin eta eginkizunak normal betetzea eragozten duen eritasun edo akats fisiko edo psikiko bat. Lanpostu hori batez ere ikastetxeko eskolazain lanetarako izanen da eta lanaldi ez osoan aritzeko (lanaldiaren %74). Deialdia .........(e)ko ............ zk.dun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Honako hauek dira eginkizunak:
Izendatutako izangaien eginkizunak jarraian aipatzen dira, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe:
–Eskolazaintzari dagozkion egitekoak beteko ditu, ikastetxean jarduna dagoen orduetan, ordutegi orokorrean eta eskolaz kanpoko jarduerak egiten direnean; horien artean sartzen da atezaintzaz eta berogailuaz arduratzea.
–Goiz eta arratsaldez (ordutegi zatituan) betetzea bere egitekoak, eskolarako ezartzen den ordutegiari eta zerbitzuaren beharrei lotuta.
–Ateak irekitzea eta langileen sartu-irtenak kontrolatzea bide informatikoen eta/edo eskuzkoen bidez, eta langileei kasu egitea. Atal honetan sartzen dira ikastetxearen patioko ateak.
–Ikastetxeko telefono-guneaz eta faxaz arduratzea, eta baita erosgai eta paketeak kontrolatu, jaso eta entregatzeaz ere.
–Informatika, elektrizitate, igeltserotza eta beste lan batzuetan aritzen diren gremioetako langileei kasu egin eta laguntzea.
–Iturgintza, elektrizitate, zurgintzako lantxoak egitea, altzariak paratzea, landare eta zuhaitzak zaintzea etab.
–Solairuetako argiak kontrolatu eta itzaltzea, leihoak ixtea, alarmaren pizte eta itzaltzea programatzea etab.
–Kasu berezietan, eraikinaren kanpo aldea txukuntzea.
–Atsedenaldi bakoitza bukatzen denean, haurren parkea eta ataripeak garbitzea.
–Eskolako altzariak eta lokalak garbitzea, edozein arrazoirengatik zikintzen direnean eta berehala garbitzea premiazkoa denean.
–Botikinaz arduratzea, eta istripua izandako haurrei laguntzeko lanetan aritzea.
–Fotokopiak eta koadernatze txikiak egitea, erakunde eta enpresetara joatea etab.
–Eta lanpostu hau betetzeagatik eskatzen ahal zaion beste edozein, bereziki ikastetxeko zuzendariak bere eskumenen barrenean agintzen dizkionak.
.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.
(Sinadura)
Iragarkiaren kodea: L1316975