1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
72/2013 FORU DEKRETUA, azaroaren 27koa, Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merituaren 2013. urteko Zilarrezko Dominak ematen dituena.
Abenduaren 21eko 363/1998 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko kirolaren goresmen sariak sortu ziren.
Apirilaren 5eko 42/2001 Foru Aginduak kirolaren goresmen sari horiek nola eman arautzen du. Horien artean Nafarroako Kirol Merituaren Zilarrezko Domina dago, eranskineko 2. puntuan arautua.
Aintzat hartuz beherago adierazten den zerrendan ageri diren lagunen merezimenduak, izan ere 25 urte edo gehiago eman baitituzte lanean, dedikazio handiz, Nafarroako Foru Komunitatean kirolaren sustapeneko zuzendaritzan edo lan teknikoan eta, batez ere, horrekin guztiarekin laguntza handia eman baitute Nafarroan kirolaren alde, betiere adorez baina nabarmendu nahirik gabe.
Horiek horrela, Gizarte Politiketako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko azaroaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merituaren 2013. urteko Zilarrezko Domina pertsona hauetako bakoitzari ematea:
–Jesús María Adot Encaje jaunari, C.D. Iruñan, hainbat eginkizunetan arituz, 27 urtez egindako lanagatik.
–Francisco Javier Andueza Hualde jaunari, Orhi Mendi, Anaitasuna eta Amigos de la Montaña de Berriozar mendi elkarteetan, 56 urtez egindako lanagatik.
–Esteban Apeztegia Iturralde jaunari, Tafallako Peña Pelotazale San Sebastián elkartean, hainbat eginkizunetan arituz, 35 urtez egindako lanagatik.
–Jesús Aranguren Otazu jaunari, Trofeo Boscos antolatzen, hainbat eginkizunetan arituz, 25 urtez egindako lanagatik.
–José Javier Arteta Monreal jaunari, S.C.D.R. Anaitasunako Halterofilia Atalean, 28 urtez egindako lanagatik.
–Juan Elía Iturralde jaunari, A.D. Noáinen, futbolari loturiko hainbat eginkizunetan arituz, 37 urtez egindako lanagatik.
–Tomás Esparza Sáez jaunari, ASPACEko kirol teknikari lanetan, 25 urtez egindako lanagatik.
–Óscar Lautre Sesma jaunari, futbol-aretoan Donibane Kirol Elkartean, Axular ikastolan eta Orvina Kirol Elkartean, 33 urtez egindako lanagatik.
–José Miguel Mancho Abizanda jaunari, Unión Ciclista Navarrako zuzendari lanetan eta txirrindularitzari loturiko beste eginkizun batzuetan, 27 urtez egindako lanagatik.
–José Javier Mendía Martínez jaunari, irristailu gaineko hockeyan San Antonio eta Iruña Hockey Patines elkarteetan 26 urtez egindako lanagatik.
–José Monreal Santos jaunari, C.C. Ribaforada eta C.C. Muskaria elkarteetan, 25 urtez txirrindularitzan egindako lanagatik.
–Eduardo Mora Gutiérrez jaunari, Nafarroako Saskibaloi Federazioko arbitro batzordean eta Jesuitinas kirol elkartean 25 urtez egindako lanagatik.
–Ángel Moreo Cuéllar jaunari, irristalaritza artistikoko Noáin elkartean 26 urtez egindako lanagatik.
–Sergio Parra Torres jaunari, Nafarroako Bela Federazioan 25 urtez egindako lanagatik.
–César Pérez de Zabalza Músquiz jaunari, Nafarroako Hipika Federazioaren Zuzendaritza Batzordean, zaldi gaineko turismoan eta raid espezialitatean, 30 urtez egindako lanagatik.
–José María Sotés Jiménez jaunari, Murchanteko Mardones y Magaña ikastetxean, eskola-kirolean, 27 urtez egindako lanagatik.
–Óscar Zúñiga Iriarte jaunari, La Única Rugby Taldean eta Nafarroako Rugby Federazioan entrenatzaile, prestatzaile eta zuzendari gisa 25 urtez egindako lanagatik.
2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2013ko azaroaren 27an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Gizarte Politiketako kontseilaria, Íñigo Alli Martínez.
Iragarkiaren kodea: F1316926